Urte
hura taldearen garrantzitsuenetarikoa izan zen.
Batetik, taldea boskote bilakatu zen behin betiko,
BAP!! taldeko bateria jole Mikel Abregorekin.
Bestetik, taldeak Esan Ozenki zigilua martxan jarri
zuen. Ordutik aurrera taldea merkaturatzeko plataforma,
eta denborarekin euskal panorama alternatiboan erreferentzia
nagusia izango zen. Zigiluaren lehena “Gure
Jarrera” izan zen, Negu Gorriak taldearen
bigarren diskoa. Diskoa sekulakoa izan zen, laudorio
ugari jaso zuen eta nazioarteko musika panoraman
ate franko zabaldu zien.
Irailean nazioarteko birari ekin zioten, bi hilabetez.
Europara eta birritan Kubara joan ziren. Zuzenekoetan
taldea itzel handitzen zela ikusi zuten. Urtearen
bukaeran, “Gora Herria” kantuari berriro
bisita egin zioten, Joseba Tapia trikitrilariarekin
eta Manu Chaorekin batera. Kantua “Gora Herria”
maxian berriro plazaratu zuten, taldearen nazioarteko
biraren lekukoekin.
|