1993ko
Bilboko gau sutsuak disko forma hartu zuen: zuzenekoaren
lekuko ozena.
Lau une gorenekin laburbil daiteke urtea. Udaberrian,
taldea elkartasun brigada moduan joan zen Frente
Farabundo Martí de Liberación Nacionalen
(FMLN) alde egiteko. Hura izan zen, bake akordioen
ostean, El Salvadorreko lehen hauteskunde kanpaina.
Aparteko esperientzia izan zen, taldeari izugarri
eragin ziona.
“BAP!!”-eko Mikel eta “Anestesia”-ko
Mikelek uko egin zioten derrigorrezko zerbitzu militarra
egiteari. Horrek arazoak ekarri zizkien, Euskal
Herriko hainbat gazteri bezala. Epaiketa egunean
baxu jolea ez zen epailearen aurrean azaldu, eta
kamioi baten gainean kontzertu txiki bat egin zuen
taldearekin batera.
Abuztuan, berriro Bilborekin bildu ziren, hiriko
Aste Nagusiaren amaieran, eta txaloka, hogei mila
pertsona.
Irailean, lehengo aldiz Hegoamerikarekin elkartu
ziren: Uruguain, Txilen eta Argentinan bira egin
zuten.
|