Urte
hartako urtarrilean, garaipena eskuetan zuten. Galindo,
ordurako Jenerala zena, kartzelan zegoen, Lasa eta
Zabala bahitu, torturatu eta desagerrarazteagatik.
Galindok jarritako salaketa irabazi zuten azkenik
Negu Gorriak taldekoek.
Beraz, denekin ospatzeko bi egun antolatu zituzten,
baina herriak eskatuta guztira hiru egun egin zituzten:
otsailaren 23a, 24a eta 25a. Baionan bat eta Donostian
bi egun. Taldearekin batera milaka pertsona, hunkiturik,
berriro ere.
Hiru kontzertuetan, eurekin egon ziren Selektah
Kolektiboa eta Banda Bassotti abenturakide italiarrak.
Sekulako taldeari behin betiko agur esateko egun
eta gau historikoak.
|