1990-2001: taldearen bilakaeraren kronologia laburtua
"Negu Gorriak, la victoria de la palabra". Historia
Taldekideen ibilbide-orri musikala. Aurreko eta gerokoak
Negu Gorriak, sareko dokumentu eta esteka interesgarriak

 

 

 

 

 

     
         
 
 
  Iñigo Muguruza
Mikel Kazalis
Fermin Muguruza
Mikel Abrego
Kaki Arkarazo
 
 
  Eskema [83/04]
     
 
NEGU GORRIAK
 
 
Negu Gorriak taldeko kideek etenik gabe jardun dute, taldea desegin zutenetik. Taldearen azken etapan kide batzuk beste proiektu batzuetan sartuta zeuden, batzuk sendoagoak, beste batzuk ez horrenbeste. Diskoak, esperientziak, kontzertuak… Bostek utzi dituzten aztarnak dira. Negu Gorriak taldearen proiektuan sartu aurretik beste musika abenturetan ibiliak ziren. Iraganak, orainak eta geroak zuhaitz genealogikoa eratu dute, zuhaitzaren bost adarren artean elkargune ugari dago, baita Euskal Herriko musikaren historiaren garrantzizko zatia ere.

Hemen era eskematikoan laburbildu dugu kide bakoitzaren ibilbidea, euren proiektu garrantzitsuenekin, disko forma edo denboraren joan-etorrian egonkorragoak ziren talde forma hartu zutenak. Fitxa pertsonalarekin batera aurkezpen txiki bat eta oinarrizko diskografia osatu dugu. Horretaz gain, grafiko eskematiko batean sartu dugu bost kideen musika-historia.

Oharra: Diskoen oinarrizko diskografiaren atalean, kideek parte hartu ez duten diskoak grisez daude.