|
|
|
|
|
|
|
Iñigo
Muguruza |
|
|
|
|
|
Mikel
Kazalis |
|
|
|
|
|
Fermin
Muguruza |
|
|
|
|
|
Mikel
Abrego |
|
|
|
|
|
Kaki
Arkarazo |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Eskema
[83/04] |
|
|
|
|
|
|
|
Kaki
(Iñaki) Arkarazo Laketz berbena
taldeko gitarrista moduan hasi zen. 1985ean
Julio Medem zuzendariaren lehen 35 mm-an
egindako “Patas en la cabeza”
film laburrari musika jarri zion. 80ko
hamarkadan “Euskadi irrati”-ko
hainbat musika-programaren arduradun izan
zen, baita telebistan (ETB) ere, “Popazoro”
aitzindaria, besteak beste. “Argia”-n
eta beste komunikabideetan musika kritikak
idatzi zituen. Gaur egun musika eszena
independentearen prestigio gehien duen
ekoizletarikoa da. |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
M-ak
Euskal Herriko 80ko hamarkadako talderik interesgarrienetarikoa
da. Aitzindariak izan ziren, soinuak zuzenagoak
eta agerikoagoak ziren aroan. Euren diskoekin
hasi zen Kaki Arkarazo mahaian jesarri eta
teknikari eta ekoizle lanetan. |
|
|
|
-M-ak
(IZ, 1983)
-Emeak eta arrak (Nuevos Medios, 1986)
-Zuloa (IZ, 1987)
-Barkatu ama (IZ, 1989)
-Gor (IZ, 1990) |
|
|
|
|
|
|
Kaki
Arkarazo Kortaturen “Kolpez, Kolpe”
hirugarren estudio-diskoaren ekoizlea izan
zen. Ordutik aurrera, bera eta bere gitarra
taldearen laugarren kide egin ziren oholtzan,
taldea desegin arte, denak aho bete hortz
utzita. |
|
|
|
-Kortatu/Cicatriz/Jotakie/Kontuz
Hi! (Soñua, 1985) (Disco compartido)
-Kortatu (Soñua, 1985)
-A la calle (Maxi) (Soñua, 1986)
-El estado de las cosas (Soñua, 1986)
-Kolpez kolpe (Oihuka, 1988)
-Azken guda dantza (Nola!, 1988)
I |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
M-ak
taldeko azken etapak erretzen ari zela, eta
Kortaturen azken estudio-diskoa ekoiztear
eta oholtzan laugarren kide izatear zegoenean,
Kakik bere kezkak bakarkako disko batean batzea
erabaki zuen: Matxinadak. |
|
|
|
-Matxinadak
(IZ, 1987) |
|
|
|
|
|
|
Negu
Gorriak da gaur egungo musikaren gakoa. Bost
kideen arteko kimika eszenatoki gainean, Fermin
Muguruzaren karisma, nabarmena baino gehiago
den diskografia, bere herriaren borrokarekin
duten konpromisoa munduari begira, hasieratik
eta gaur egun arte taldeak duen magnetismoa.
Horiek guztiek errepikaezineko taldea egin
dute. |
|
|
|
-Negu
Gorriak (Oihuka, 1990 / Esan Ozenki, 1996)
-Gure Jarrera (Esan Ozenki, 1991)
-Gora herria (Maxi) (Esan Ozenki, 1991)
-Borreroak baditu milaka aurpegi (Esan Ozenki,
1993)
-Hipokrisiari stop! Bilbo 93-X-30 (Esan Ozenki,
1994)
-Ideia Zabaldu (Esan ozenki, 1995)
-Ustelkeria (Esan Ozenki, 1995)
-Salam, agur (Esan Ozenki, 1996)
-1990-2001 (Metak, 2005) |
|
|
|
|
|
|
Antón
Reixak eta Kaki Arkarazok aspaldi ezagutzen
zuten elkar. Galiziarren berezko mundu ikuspegiak
eta euskaldunaren musika-esperimentazioak
Nación Reixako alegiazko lurraldea
osatu zuten. Bikoitza izan zen kaleratu zuten
lehena: galegoz eta gaztelaniaz. |
|
|
|
-Alivio
rápido (Dro, 1994)
-Safari mental (Esan Ozenki/Gora
herriak,
1997) |
|
|
|
|
|
|
Kakik
ekoizle eta soinu-teknikari lanetan buru belarri
jardutea erabaki zuen. 2000. urtean Andoainen
Garate Studios zabaldu zuen. Handik igaro
dira, beste askoren artean: Manta ray, Anari,
Fermin Muguruza, Chucho, Atom Rhumba…
|
|
|
|