|
|
|
 |
 |
 |
|
 |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Bernardo
Atxaga |
|
Fede
onez egindako kritika ezin da kastigatu, are
eta gutxiago hain gogor. Bestela nola ausartuko
gara edozein kritika egitera?.
|
|
|
 |
|
|
|
|
1993ko maiatza
zen, Espainiako aparatu “anti-terrorista”-ren
garrantzitsueneentzat jotzen zuten gizonetariko
batek, garai hartan Enrique Rodríguez
Galindo koronelak, Negu Gorriak taldea
eta zigilu diskografikoa bere miran
jarri zituenean. Koronelak “Ustelkeria”
kantuaren edukiagatik salatu zuen taldea.
Kantuak komunikabideetan azaldutako
informazioa aipatzen zuen: sarekada
batean hartutako kokaina kopuru handi
bat desagertzearen arduraduna bera zela
iradokitzen zuten komunikabideek.
Hortxe hasi zen adierazpen-askatasunaren
aldeko borroka luzea, taldeak atseden
barik ekin ziona. Espainiako epaitegietako
korridoreetan urte luzeak izan baziren
ere, keinuz eta elkartasunez beteriko
aroa izan zen taldearentz.
Diktadura amaitu zenetik,
lehengo aldia zen kantu bat auzitegi
batera eramaten zutena, eta horrekin
batera askatasunez, eta zergatik ez
kritikoz, adierazteko eskubidea ere
auzitegira eraman zuten. Hauxe da
prozesuaren kronologia laburra: inkisidoreen
eta kolore bakarreko banderadunen
aurka altxatu, eta garaile atera zen
taldea. Baina oraindik bataila asko
dugu gerra irabazteko.
|
|
|
|
|
|
1991KO
EKAINAK 24 |
|
 |
|
|
Negu
Gorriak taldeak sortutako Esan Ozenki
Records zigiluaren lehen erreferentzia
taldearen bigarren diskoa izan zen:
“Gure Jarrera”. Rock, hardcore,
raparen tratatua, borroka-dokumentua
osatu zuena, Euskal Herriko egoeraren
isla fidela. “Ustelkeria”
izan zen 13. kantua.
“Euskaldunon Egunkaria”-n
argitaratutako informazio baten edukian
oinarritutako kantua da. Luis Navajas
fiskal donostiarrak idatzitako txostenaren
edukiaren berri eman zuten. Txostena
“Navajas Txostena” izenez
ezaguna egin zen. Bertan islatu zen
Itxaurrondo (Donostia) kuartelean basea
zuen 513. komandantziako gurdia zibilen
artean ustelkeria egon zitekeela eta
kontrabando eta narkotrafiko sareetan
ibili zitezkeela; zirudienez, haien
nagusi Enrique Rodríguez Galindo
koronelaren baimenarekin. Kantu fikziozko
telefonozko elkarrizketa bat da Kaki
eta Fermin Muguruza artean, argitaratutako
albisteari buruz. |
|
|
USTELKERIA |
|
|
|
X- Eh! kaki! enteratu al haiz?
K- Ze tripakomin duk? hago lasai. lurrikara
bezala hator,
berriz ere orain.
X- Ez al duk irakurri egunkariak dakarrena?
francisco rodriguez galindo,
teniente coronelarena?
K- Zein? guardia zibila? itxaurrondoko
koarteleko komandantea?
terrorismoaren kontrako arduradun nagusienetakoa?
Errepika : JADA, EZ NAU EZER HARRITZEN
JADA, EZ NAU EZER HARRITZEN
X- Baita ondoko ustelkeriaren "arduradun
nagusia"; talde
antiterroristak baliatuz, narkotrafikoko
operazioak egiten zizkian.
K- Orduan, irungo kokaina desagerketaren
kasua "bidasoa operazioa"
delakoan ziur erlazionaturik egongo dela.
X- Jakina baietz. duela bi urte maiatzean,
goardia zibilak tona inguru kokaina
harrapatu eta komisaldegian 150 kilo desagertu
hituen.
K- Tori ustelkeria, txo! badakik interes
ekonomikoak
elkartuz gero, gureak egin dik.
Errepika: JADA, EZ NAU EZER HARRITZEN
JADA, EZ NAU EZER HARRITZEN
X- Eh! Kaki! badakik zer egingo nukeen
nik?
ba, droga legalizatu.
K- Beno amerikan "ley seca"
garaian, inoiz baino
mafia gehiago sortu hituen.
X- Inoiz baino faltsuztapen gehiago eta
gainera
inoiz baino gehiago edan zian jendeak.
K- Legalizazioa izanez gero, lehenengo
arazoa bukatuko duk.
eta ez duk gutxi.
Errepika : JADA, EZ NAU EZER HARRITZEN
JADA, EZ NAU EZER HARRITZEN |
|
|
|
|
|
1993KO
EKAINAK 25 |
|
 |
|
|
Enrique
Rodríguez Galindo Guardia Zibileko
(Espainiako polizia militarra) koronela
Intxaurrondoko (Gipuzkoa) kuartel ikaragarriaren
513. komandantziakoa zen, eta borroka
antiterrorista deiturikoaren agintaririk
garrantzitsuenetarikoa. Galindok salaketa
jarri zuen Negu Gorriak taldearen, “Gure
Jarrera” diskoan era aktiboan
kolaboratu zuen Jon Maia bertsolariaren,
eta taldearen zuzeneko eta “Gure
Jarrera” diskoko grabazioaren
soinu teknikari Anjel Katarainen aurka.
Arrazoia: “Ustelkeria” kantuaren
edukia.
Koronelak
uste izan zuen kantuaren edukia “bere
ohore eskubidean legez kontra sartzen”
zela. Gainera, demanda zabaldu egin
zen eta barne hartu zuen diskoarekin
batera ateratako liburuxkan zegoen
kantuaren ondoko Koronelaren argazkia.
Galindok taldeari eskatu zizkion,
batetik, 15 milioi pezeta (90.000
euro inguru), “izen onaren ohorea
kaltetu eta difamatzea”-gatik;
bestetik, taldeak geroko diskoaren
edizioetan kantuaren argitalpena galaraztea,
eta, azkenik, zuzenean jotzeko debekatzea.
Hortxe hasi zen adierazpen-askatasunaren
aldeko borroka luzea guardia zibilaren
eta taldearen artean.
|
|
|
|
|
|
|
 |
|
|