|
|
|
|
|
2000KO
EKAINAK 7 |
|
 |
|
|
Negu
Gorriak eta Esan Ozenkiren defentsak
erabilitako arrazoinamenduaren
lehen zatia onetsi zuen Auzitegi
Gorenak, artean espetxean zegoen
Rodriguez Galindoren demanda txarto
planteatuta zegoela-eta. Izan
ere, kantua osatzen lagundu ez
zuen Jon Maia inputatuta zegoen,
baina ez kantuaren autoreetariko
bat, Mikel Campos. Beraz, eskubideak
urratuak zituen, entzunarazteko
aukerarik ez zuen, baina, hala
ere, zigorra jaso zezakeen, adibidez.
Magistratuak ontzat eman zuen
lehen argumentua, Negu Gorriak
eta Esan Ozenkiko abokatu Miguel
Castellsek zigorra ezeztatzeko
aurkeztu zituen hamahiru arrazoietatik
bat. Magistratuak ez zuen baloratu
adierazpen-askatasunak “Ustelkeria”
babesten zuen ala ez, eta Negu
Gorriak absolbitu zuen. 1996ko
amaieratik deseginda zegoen taldea.
Errekurritu, demanda Konstituzio
Auzitegira eraman eta prozesua
beste bi edo hiru urte luzatzeko
aukerak ez zirudien beteko zenik:
"Rodríguez Galindok
errekurtsoa aurkeztu dezake, baina
gaitz dauka, eta aholku on bat
ematen badiote, logikoena da gaia
amaitutzat ematea”, adierazi
zuen Miguel Castellsek.
|
|
|
|
|
|
|
2001EKO
URTARRILAK 10 |
|
 |
|
|
Jeneralaren
defentsak Auzitegi Gorenaren sententziari
helegitea aurkezteko zuen epea
amaitu eta gero, Negu Gorriak
taldekoek itzulera iragarri zuten
ongintzazko bi kontzertu bizi
eta hunkigarritan “hitzaren
garaipena” ospatzeko, otsailaren
amaieran. Herri deiadarra zela
eta, hiru kontzertu egin zituzten.
Guztira 30.000 pertsona hunkitu
egin ziren taldearekin, eta taldearen
epaiketako garaipena ospatu zuten
euskal rockaren historiarako izango
ziren hiru gauetan.
Hitz Egin! kanpainan parte hartu
zuten guztiek kontzertuetarako
sarrera bat eta “Ustelkeria”
diskoaren edizio bat jaso zuten.
Orduantxe jarri zen lehenengo
aldiz dendetan salgai, eguneratutako
liburuxka batekin.
Sententzia ekonomiko gogorrari
aurre egiteko balizko aukera zela-eta
taldeak sortu zuen segurtasun
kutxaren fondoak banatu zituzten,
adierazpen-askatasunaren defentsan
ezagunak ziren hiru komunikabideren
artean.
Zortzi urte igaro eta gero, adierazpen-askatasunak
beste garaipen bat lortu zuen
hitzen inkisidoreen aurka. Taldeak
hasitako borroka nagusia irabazita
zegoen. |
|
|
|
|
|
|
|
|