|
|
|
|
|
|
|
|
|
1995 |
|
 |
|
|
HITZ EGIN!
Berehala Negu Gorriak taldearen eta Esan Ozenki
zigilu diskografikoaren aldeko elkartasun-kanpaina
hasi zen. Kanpaina funtsezko hiru lerrotan
garatu zen: adierazpen askatasunak jaso zuen
erasoaren berri eman, taldearekin elkartasuna
sentitzen zutenen artean ahalik eta atxikimendu
gehien lortu, eta segurtasun-kutxa bat sortu
epaiketa-prozesu garestiari eta balizko zigor
ekonomikoari aurre egiteko.
Kanpainak babes ugari jaso zuen, leku guztietatik
etorriak: zine zuzendariak, poetak, idazleak,
musikariak, kolektiboak, eta era guztietako
eragileak. Denek publiko egindako epaia arbuiatu
zuten eta musika-taldearen eta zigilu diskografikoaren
aldeko elkartasuna adierazi zuten. Auzia zabaltzeko
ardura hartu zuten hainbat ekimenek. Italia,
Euskal Herriaz gain jakina, oso sentibera
izan zen euskaldunen kausaren alde: aldeko
sinadurak batu, herrialdeko bederatzi irratitatik
egindako programa berezia, “Hitz egin!
Parla!” elkartasun diskoa, Bolzanoko
Radio Tandemek babestua 1996ko otsailean argitaratua
eta Italiako hainbat talde batu zuena.
Kanpainak une gorenak izan zituen: bitxikeriaz,
erremixez eta argitaratu gabeko kantuez osatutako
“Ustelkeria” (Esan Ozenki, 1996)
diskoaren serie zenbakitua eta mugatua, prezio
solidarioan postaz saldu zena, kanpainarena
aldeko fondorako, batetik, eta garrantzitsuagoa,
Hitz Egin! Jaialdia Oiartzunen, 1995eko urriaren
28an ospatu zena, bestetik. Bertan hitzordua
izan zuten poesiak, elkartasunak eta musika
ugarik. Bederatzi orduz eta 12000 pertsonaren
aurrean, eszenatoki bitan Esan Ozenkiko talde
guztiak agertu ziren. Jaialdiaren amaieran
hunkiturik Negu Gorriak taldeak zuzeneko bizienetarikoa
jo zuen.
|
|
|
|
|
|
|
1996 |
|
 |
|
|
Maiatzak beste albiste bat ekarri zuen epaiketaren
inguruan. Espainian oztopo askoren ostean,
GAL auziak leher egin zuen (mertzenarioekin
eta gobernuko goi-agintariekin lotura zuten
elementu polizialak ziren, euskal disidentziaren
aurka estatu-terrorismoan lan egin zutenak).
1995ean, PSOE agintean zegoela, ordurako ospea
galdua zuen Enrique Rodríguez Galindo
mailaz igo zuten, eta Jeneral egin.
1996ko maiatzaren 24an, kartzelan sartzeko
agindua jaso zuen, Joxi Lasa eta Josean Zabala
bahitu, torturatu eta desagerraraztearen auziarekin
lotuta. Handik urteetara Euskal Herritik mila
kilometrora aurkitu zituzten gazteak kare
bizian lurperatuak.
Galindo 1996ko abuztuan berriro ere kartzelatik
irten zen arren, Estatu Espainiarreko sektorerik
erreakzionarioetarako heroi nazionala izan
zen, baina artean ukituta zegoen. Auzi horren
epaiketa hasi zen azkenean 1999ko abenduaren
13an, eta epaiketa prozesu neketsuaren ondoren
Galindo zigortu zuten 2000ko apirilean: 71
urte kartzelan. 2004an, maila militarrik gabe,
PSOEko, berriro ere agintean, gobernuaren
aginduz, gaixotasunagatik kartzelatik atera
zuten, susmo eta zalantza itsaspean, gobernuaren
erabakia zela-eta.
1996 arte atzera eginda, Galindo aulkian jesartzea
ez da leku baten izeberg punta baino: Intxaurrondo.
Kuartelaren izena esatearekin batera, milaka
euskaldunen artean kezka sortzen duen lekua.
Intxaurrondo. Narkotrafikoz, torturaz, kontrabandoz,
lapurretaz, erailketaz akusatutako guardia
zibilen taldea. Eta jeneralaren eta bere kuarteleko
izugarrikeriaren aipatutako eta bestelako
kapitulu ilunak.
Urria agurraren hilabetea izan zen. Negu Gorriak
desegin zuten. Atzean, jardun biziko zazpi
urte, zazpi urte musika onarekin. Taldeak
momenturik onenean utzi zuen, Kortatu desegin
zutenean Muguruzatarrek erabilitako filosofiarekin
bat eginik. Horrela amaitu zen mende honetako
Euskal Herriko rock talderik enblematikoena.
Baina adierazpen askatasunaren aldeko borrokaren
lubakia ez zen hutsik geratu. Epaiketa prozesuak
aurrera jarraitu zuen eta azken epea ere agortu
nahi izan zuten. Agur esan zutenean, agindua
airean geratu zen: Galindo auzia irabaziz
gero, behar bezala ospatu beharrekoa.
|
|
|
|
|