| 
                        
                         
                          |  |   
                          |  | 
                              
                               
                                | 
                                    
                                     
                                      | 
                                          
                                           
                                            |  |  |  |   
                                            | 1994KO 
                                              URTARRILAK 3 |  |   
                                            |  |   
                                            |  |  |   
                                      | Donostiako 
                                          Instrukzio 4. epaitegiak ez zuen onartu 
                                          Enrique Rodríguez Galindok aurkeztutako 
                                          kereila.  
                                          Epailearen 
                                            ustez, kantuak “Hitz mingarriak 
                                            ditu esanahi garratz dutenak, baina 
                                            legezkoak ideologia-askatasunaren 
                                            eremuan”. Magistratuak esan 
                                            zuen hitzak “praktikan ia literala 
                                            den aipamena baino ez d[ir]ela”, 
                                            1991ko martxoaren 12an “Egunkaria”-n 
                                            argitaratutako artikulukoarena. Epaileak 
                                            gaineratu zuenez, “merkatuan 
                                            “Gure Jarrera” diskoa 
                                            atera zeneko egoera bereziarekin lotuta 
                                            ulertu behar dela”. 
 Liburuxkan agertu zen koronelaren 
                                            argazkiari zegokionez, epaiaren ustez, 
                                            ekitaldi ofizial eta publikoan lortutako 
                                            irudia, argazki-muntaiarik gabekoa, 
                                            ez zela “intimitate-momentu 
                                            batean lortutako argazkia” eta 
                                            argazkiak ez zuela “inolaz ere 
                                            auzi-jartzailearen izaerari karikatura 
                                            egiten edo barregarri uzten”.
 
 Koronela emaitzarekin ados egon ez, 
                                            eta epaia errekurritu zuen. Gipuzkoako 
                                            Probintzia Auzitegira igaro zen auzia.
 |   
                                      |  |   
                                      | 
                                          
                                           
                                            |  | IRITZIA 
                                              EMATEKO ESKUBIDEA Miguel Castells eta Maria José 
                                              Aguado [Abokatuak]
 |   
                                            |  | Geuk dakigunez, lehengo aldia 
                                                da kantu sozial bat Estatu Espainiarreko 
                                                auzitegietara eramaten dena. Auziak 
                                                garrantzi handia du Rodríguez 
                                                Galindo koronelak egindakoa sorkuntza 
                                                artistikoan sartzen delako, eta 
                                                horrek aurrera eginez gero, protesta 
                                                kantuak eta arte soziala existitzeko 
                                                eskubidea zalantzan jarriko luke.
 
 Hain zuzen ere, sorkuntza artistikoko 
                                                autoreak erabil ditzakeen ezagutza-iturriak 
                                                ez dira bereziki bereizten kaleko 
                                                gizon-emakumeek gaur egun dituztenengandik, 
                                                prentsa, besteak beste.
 Beraz, droga-trafikoari lotutako 
                                                polizia-ustelkeriari buruz prentsak 
                                                informatzerik izan badu, eta oparo 
                                                egin du. Zelan ukatu kantu sozialari 
                                                gaiaren gainera iritzia emateko 
                                                eskubidea, eta, areago, prentsa 
                                                ia guztietan zabaldutako albistea 
                                                abiapuntutzat hartzeko?
 
 Zuzenbideari dagokionez, epaia 
                                                akatsik gabekoa da, azterketa 
                                                jurudiko sakon eta oso egokia 
                                                du. Gaur egungo konstituzio-doktrinarekin 
                                                eta Giza Eskubideen Europako Auzitegiarekin 
                                                bat egiten du.
 
 |  |   
                                            |  |  |   
                                      |  |   
                                      | 
                                          
                                           
                                            |  |  |  |   
                                            | 1995EKO 
                                              EKAINAK 6 |  |   
                                            |  |   
                                            |  |  |   
                                      | Gipuzkoako Probintzia 
                                          Epaitegiak Enrique Rodríguez 
                                          Galindoren alde ebatzi zuen. Epaileak 
                                          zati batez onetsi egin zuen Galindoren 
                                          demanda, eta Negu Gorriak taldea zigortu 
                                          zuen: koronelari 15 milioi pezeta ordaindu, 
                                          diskoaren hurrengo argitalpenetan kantua 
                                          sartzeko debekua, eta zuzenean jotzeko 
                                          debekua. Dirutza handia zenez, Esan 
                                          Ozenki Recordsen jarduera diskografikoa 
                                          arriskuan jarri zuen. Epaia gauzatzeak 
                                          zigiluko talde guztien masterren bahitura 
                                          ekarriko zukeen, baita bankuko kontuen 
                                          blokeoa ere. Horrek ibilbideari amaiera 
                                          ekarriko zion.
 Guardia zibilaren abokatu Iñaki 
                                          Gonzálezen iritziz, epai berriak 
                                          esan nahi izan zuen “koronelaren 
                                          irudiaren ezagutza”, “eta 
                                          [bere] ospea galtzeko kanpainen kontrako 
                                          kalte-ordain judiziala”. “Oso 
                                          atsegingarri”-tzat jo zuen.
 
 Taldearen kantuak azaldutako albistea 
                                          zabaldu zuten beste komunikabide batzuk 
                                          ere demandatu zituen Enrique Rodríguez 
                                          Galindok, “Interviú” 
                                          aldizkaria, “Diario 16” 
                                          eta “Egin” egunkariak, besteak 
                                          beste, baina absolbitu egin zituzten.
 
 |   
                                      |  |   
                                      | 
                                          
                                           
                                            |  | NEGU 
                                              GORRIAK, NEGU GORRIAK TALDEARENTZAT Miguel Castells [Negu Gorriak eta 
                                              Esan Ozenki Records-eko abokatua]
 |   
                                            |  | Adierazpen askatasuna pentsamenduak 
                                                edo ideiak adierazteko askatasuna 
                                                da. Beraz, iritzi-askatasuna eta 
                                                ideologia-askatasuna horren ondorio 
                                                dira, biek hurrenez hurren pentsatzeko 
                                                eta ideia propioak izateko askatasuna 
                                                aldarrikatzen dute. Gizateriaren 
                                                bilakaeran, pentsamendu-askatasunaren 
                                                (izan ere, ez dute pentsatzen 
                                                ere uzten) eta adierazpen-askatasuna 
                                                baino aurrekoagoa da ideologia-askatasunaren 
                                                aldarrikapen politikoa. Ez dago 
                                                pentsamendu askatasunik, aurretik 
                                                pentsamendua ez badago. Ideologia 
                                                askatasunik ere ez dago, munduaren 
                                                eta gauzen gaineko ideien multzoa 
                                                ez badago. Ez dago askatasunik, 
                                                ofiziala ez den pentsamendua aukeratu 
                                                ezin denean.
 
 Pentsamenduarekin leiala izateak 
                                                ekintza dakar, eta, beraz, pentsamendu-disidentzia 
                                                horrek desobedientzia edo matxinada 
                                                ekarri lezake. Hortxe sortzen 
                                                da arazoa. Jakina, arazoa sortzen 
                                                da agintean daudenentzat. Agintea 
                                                duen statusaren oinarria izan 
                                                da historian ideologia edo pentsamendua 
                                                inposatzea.
 
 Pentsamendu disidentea zapaltzen 
                                                da. Gizon-emakumeak euren buruen 
                                                aurka babesten dituzte, hau da, 
                                                euren kabuz pentsatzeko tentazioaren 
                                                aurka. Gizon-emakumeak segurtasun 
                                                faltsuan ohitzea nahi dute. Ez 
                                                pentsatzea oinarri duen segurtasun 
                                                faltsuan, pentsamendu bakarra 
                                                duen gizartean bizitzea oinarri 
                                                duena. Agintean daudenek gainerakoen 
                                                ordez pentsa dezaten (gaur egun 
                                                telebista, prentsa kateak, etab…).
 
 Baina historiak azaldu du erregimenak 
                                                erori egiten direla eta pentsamendua 
                                                eta ideiak azkenean garaile ateratzen 
                                                direla. Zikuta ez zen nahikoa 
                                                izan Sokratesen filosofiaren aurka, 
                                                ezta sutea Serveten aurkikuntzen 
                                                aurka, ez kartzela Quevedoren 
                                                satiren aurka, ez fusilatzea Garcia 
                                                Lorcaren lanaren aurka, ez eta 
                                                gutxiestea Bergaminen pentsamenduaren 
                                                aurka.
 
 Gaur egun hemen badago jenderik 
                                                artaldeko ardiaren otzantasuna 
                                                euren gain hartzen ez dutenak, 
                                                arrazoi eta justiziaren gainean 
                                                ideia propioa dutenak. Egunero, 
                                                eurak izateko eta eurak izaten 
                                                jarraitzeko borrokan egiten duten 
                                                pertsonak badaude, aginteak erabiltzen 
                                                dituen nortasuna aldatzeko teknika 
                                                eta masen psikologiaren teknika 
                                                manipulatzaileen aurka.
 
 Hitz- eta pentsamendu-askatasuna 
                                                ez da amaiturik dagoen zerbait. 
                                                Adierazpen askatasuna eta askatasun 
                                                guztiak askatasun bakarra dira: 
                                                ASKATASUNA, letra larriz, gaur, 
                                                atzo eta bihar bezala, bandera 
                                                subertsiboa, aurrera ekinean egin 
                                                behar dugun utopiarako bidea.
 
 Adierazpen-askatasuna bakarrik 
                                                ulertu daiteke izaera kritikoarekin, 
                                                eduki alternatiboarekin. Gizartea 
                                                aldatzea helburua duena.
 |  |   
                                            |  |  |  |   
                                |  |  |  |  |