|
|
|
|
|
|
|
Iñigo
Muguruza |
|
|
|
|
|
Mikel
Kazalis |
|
|
|
|
|
Fermin
Muguruza |
|
|
|
|
|
Mikel
Abrego |
|
|
|
|
|
Kaki
Arkarazo |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Eskema
[83/04] |
|
|
|
|
|
|
|
Fermin
Muguruza kantari, gitarra jole eta kanta-idazle
izateaz gain, musika munduan sartu-irten
ugariak eta askotarikoak egin ditu.
90eko hamarkadaren amaieran Egin irratian
“Igo Bolumena”
musika-programako esataria izan zen,
3 urtez. 2002an berriro itzuli zen irratira,
“Kontrakalea” aurkeztu zuen
Antxeta Irratian. Disko biren
produktorea izan da: Mexikoko Tijuana
No! taldearen
“Transgesores de la ley”
(Culebra/BMG, 1994) eta Suitzako Wemean
taldearen “Wemean” (Label,
1996). Manu Chao kooproduktore duela,
disko honen produktorea izan da: Buenos
Aireseko Todos Tus Muertos taldearen
“Dale Aborigen” (Esan Ozenki/Gora
herriak, 1995) . 80ko hamarkadatik gaur
arte, hainbat eta hainbat talderekin
kolaboratu du. Ane Muñoz Mitxelena
zuzendariaren film labur biri musika
jarri die: “Basurdea” (2001)
eta “El salto de Beamon”
(2004). Baita “Xomorroak (Bizitza
lorontzian)” (2004) antzezlanari
ere. Prentsan idatzi izan du, “Argia”-n
eta “Egin”-en batez ere.
Ekintzaile aktiboa, Fermin Muguruza
ez da gelditu. |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Euskal
Herrian rocka ulertzeko gakoa. Iñigo
eta Fermin Muguruzak, Javier Armendariz “Treku”-rekin
batera, tabernak eta plazak berriro asmatu
zituzten, ustekabeko amaiera arte. Errepikaezineko
aro bateko soinu bandaren parte izan dira.
Behar-beharrezkoak. |
|
|
|
-Kortatu/Cicatriz/Jotakie/Kontuz
Hi! (Soñua, 1985) (Disco compartido)
-Kortatu (Soñua, 1985)
-A la calle (Maxi) (Soñua, 1986)
-El estado de las cosas (Soñua, 1986)
-Kolpez kolpe (Oihuka, 1988)
-Azken guda dantza (Nola!, 1988) |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Negu
Gorriak da gaur egungo musikaren gakoa. Bost
kideen arteko kimika eszenatoki gainean, Fermin
Muguruzaren karisma, nabarmena baino gehiago
den diskografia, bere herriaren borrokarekin
duten konpromisoa munduari begira, hasieratik
eta gaur egun arte taldeak duen magnetismoa.
Horiek guztiek errepikaezineko taldea egin
dute. |
|
|
|
-Negu
Gorriak (Oihuka, 1990 / Esan Ozenki, 1996)
-Gure Jarrera (Esan Ozenki, 1991)
-Gora herria (Maxi) (Esan Ozenki, 1991)
-Borreroak baditu milaka aurpegi (Esan Ozenki,
1993)
-Hipokrisiari stop! Bilbo 93-X-30 (Esan Ozenki,
1994)
-Ideia Zabaldu (Esan ozenki, 1995)
-Ustelkeria (Esan Ozenki, 1995)
-Salam, agur (Esan Ozenki, 1996)
-1990-2001 (Metak, 2005)
I |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Negu
Gorriak desegin eta gero, Hondarribiako Dut
hirukotea eta joten zuen hardcore ostekoa
gogoan izan zituen Fermin Muguruzak, zituen
kezkei eta ardurei bidea emateko. Laurek drum
‘n’ bassa eta junglea biak galbahe
bakanetik igaro zituzten, diskoan eta eszenaratzean,
Gaitzerdi antzerki taldearekin batera. Gartsua.
|
|
|
|
-Ireki
ateak (Esan Ozenki, 1997) |
|
|
|
|
|
|
1999an,
Ferminek bakarkako lan emankorrari ekin zion.
Jamaikako soinuak eta ikuspegi zabala izan
dira bere abentura berrien estilo liburua.
Bakarkako hainbat disko. Talde bik babestu
dute munduan zehar egindako bira luzeetan:
“Dub Manifest” eta “Fermin
Muguruza Kontrabanda”. Manu Chaorekin
bira bat egin zuen. Haur antzezlanerako soinu
banda sortu zuen… Makina bat istorio
etortzeko. Fermin Muguruzak hazten jarraitzen
du. |
|
|
|
-Amodio
eta gorrotozko kantak/Canciones de amor y odio
(1984-1998) (El europeo/Esan Ozenki, 1998)
-Brigadistak sound system (Esan Ozenki, 1999)
-Erremixak (Esan Ozenki, 1999)
-FM 99.00 Dub manifest (Esan Ozenki, 2000)
-Big beñat (Single) (Esan ozenki, 2001)
-In-komunikazioa (Metak/Kontrakalea, 2002)
-Irun meets Bristol. Komunikazioa (Metak/Kontrakalea,
2003)
-Sala Apolo, Barcelona 21/01/04 (Metak/Kontrakalea,
2004)
-99-04 (Metak/Kontrakalea, 2004)
-Xomorroak (Bizitza lorontzian)/Bichitos (la
vida en el tiesto) (Metak/Kontrakalea, 2004)
-Euskal Herria Jamaika Clash (Talka, 2006)
-Bass-que culture (Talka, 2006)
-Afro-Basque Fire Brigade
Tour 2007 (Talka, 2007)
-Mirant al cel (Talka,
2008)
-Asthmatic
Lion Sound Sysytema (Talka, 2009)
I
|
|
|
|