1990-2001: taldearen bilakaeraren kronologia laburtua
"Negu Gorriak, la victoria de la palabra". Historia
Taldekideen ibilbide-orri musikala. Aurreko eta gerokoak
Negu Gorriak, sareko dokumentu eta esteka interesgarriak

 

 

 

 

 

     
 
 
  Iñigo Muguruza
Mikel Kazalis
Fermin Muguruza
Mikel Abrego
Kaki Arkarazo
 
 
  Eskema [83/04]
 
 
Mikel Kazalis “Fidelena” grabazio-estudioaren jabe da, Zarautz bere jaioterrian. Handik igaro dira talde asko, eta Mikel ere grabazioen parte izan da, soinu teknikaria moduan edo disko produktore moduan, esaterako Eraso taldearen “Grisez bustitako eguna” (Metak, 2003) edo Biok taldearen “Margo debekatuak” (Metak, 2004).
 
 
   
 
Estigia
 
Ander, Goiko, Chals eta Mikel 80ko hamarkadan trash-metaleko aitzindariak izan ziren. Estigia taldekoek hasieran batez ere gaztelaniaz kantatzen zuten, eta gero ingelesez. Sendoak, eraginkorrak eta azeleratuak. Mikelek alde egin eta gero (1988), Jabi sartu zen.
 

-Falso Profeta (maketa autoekoiztuta, 1987)
-Descarga norte (Varios) (Discos Suicidas, 1988)
-Insubmision (Semaphore, 1990)

-Trip to nowhere (EP) (DDT, 1995)

 
 
Anestesia
 
Diskorik disko Anestesia taldearen trash-core ekaitzak astiro egin du aurrera, kantu bakoitzaren minutu bakoitzean abiadura eta ahalmena handiarekin. Musika-eszenan, basa-ahalmen handienetarikoa duen taldea, Mikelen gitarrarekin.
 

- Anestesis cerebral (maketa autoekoiztuta, 1989)
- Moralidad (maketa autoekoiztuta, 1990)
-Toki berean (EP) (Esan Ozenki, 1991)
-Gorrotoaren ahotsa (Esan Ozenki, 1993)
-Erantzun (Esan Ozenki, 1995)
-Gu (Esan Ozenki, 1997)
-Ultra-komunikatzen (Esan Ozenki, 2000)
-Terapia (Bonberenea Ekintzak, 2006)

 
 
Negu Gorriak
 
Mikel Kazalis lehengo aldiz agertu zen jatorriko hirukotearekin, Herrera de la Manchako eszenatokian. Bera da Negu Gorriak taldearen lehen diskoan erritmo sendoa jarri zuena, 1990eko abenduaren 29ko egun lainotsuan kartzela espainiarraren aurrean egindako kontzertuan erritmo-kaxarekin. Laugarren kidea zen. Europa erdiko eszenatokiak lehertuko zutenak, eta hasi berri zuten histori bakanaren ildoak zabaldu zituztenak. Negu Gorriak.
 

-Negu Gorriak (Oihuka, 1990 / Esan Ozenki, 1996)
-Gure Jarrera (Esan Ozenki, 1991)
-Gora herria (Maxi) (Esan Ozenki, 1991)
-Borreroak baditu milaka aurpegi (Esan Ozenki, 1993)
-Hipokrisiari stop! Bilbo 93-X-30 (Esan Ozenki, 1994)
-Ideia Zabaldu (Esan ozenki, 1995)
-Ustelkeria (Esan Ozenki, 1995)
-Salam, agur (Esan Ozenki, 1996)
-1990-2001 (Metak, 2005)
I

 
2 Kate
 
Mikel “Anestesia”-k eta Izaskun Forkadak rock industriala eta teknoa oinarrian sendo uztartu zituzten, disko bitan. Eszenatokian esperientzia berritzailea izan zen, baina gutxi ulertua.
 

-Bide laburra (Esan Ozenki, 1997)
-Birziklatu (Esan Ozenki, 1999)

 
 
Kuraia
 
Dut taldearen lurraldetik urrun, Josebak kantuak sortzeari ekin zion, Corazon de Sapo taldeko kantari Fernandoren konplizitatearekin. Handik gutxira kantuek izena zuten: Kuraia, eta bihotzaren abiadura handitzen duten baxua eta bateria. Galder, Dut taldekoa ere, eta Mikel Kazalis. Hasieran unean uneko proiektua izan zen, baina hasiz joan zen. Amorruzko melodiak eta erritmoak. Kuraia.
 
-Kuraia (Metak, 2001)
-Iluntasunari barre (Metak, 2003)
-Piztu da piztia (Maxi) (Metak, 2005)