Egiten
zuten musikarekin aurrera jarraitu zuten. Taldearen
ospea handituz joan zen, eta joten ikusteko eskaerak
gero eta gehiago ziren munduko bazter guztietan:
Italia, Suitza, Washington DC, Mexiko… Taldea
ehuntzen ari zen sarea gero eta sendoagoa zen, Europan
zehar diskoen nazioarteko argitalpenek islatu zuten
moduan.
Urte hartan, taldea ez zen estudioan sartu grabatzeko.
Baina urte osoa laburbiltzen duen irudirik baldin
badago, hori Iruñeko kontzertukoa da. Hantxe
grabatu zuten bideo luze baterako zuzenekoa, sutsua,
hankaluzeekin, buruhandiekin, su-irensleekin…
Taldeak dena eman zuen. Ordurako euskal rockaren
bandera-ontzia zen.
|