1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 2001  
   
1990-2001: taldearen bilakaeraren kronologia laburtua
"Negu Gorriak, la victoria de la palabra". Historia
Taldekideen ibilbide-orri musikala. Aurreko eta gerokoak
Negu Gorriak, sareko dokumentu eta esteka interesgarriak

 

 

 

 

 

     
   
1996  
 
Epaiketak sortu zituen kostuekin elkartasuna bilatzeko asmotan, Negu Gorriak taldekoek disko gogorra irauli, eta bitxiez eta argitaratuko gabeko kantuez “Ustelkeria” diskoa osatu zuten. Postaz saldu zuten.
Apirilean, Zaldibian Gazte Topagunea 94ko gaua piztu zuten, Body Count, Zebda eta Dutekin batera. Horren ostean, Mexikora itzuli ziren hainbat egunetan jotzeko. Horrek bidea eman zien mugimendu zapatistarekin hartu-emanetan jartzeko eta Chiapaseko egoera bertatik bertara ikusteko.
EZLNen aldeko elkartasunak arazoak ekarri zizkion taldeari. Mikel Abregok bira amaitu eta gero bertan geratzea erabaki zuen. Poliziek hainbat egunez atxilotu zuten, eta horren ondoren Mexikotik kanporatu.
Bertsioz osatutako disko berria grabatzen amaitzear zeudenean, bidaia bukatu zutela iragarri zuen Fermin Muguruzak. “Ez dugu inoiz egingo bizi osorako talde bat”, esan zuen geroago. “Salam, Agur” izenburua ipini zioten. Azkena izan zen, beraz. Baina hitza emanda zegoen, Galindoren epaiketa irabaziz gero, jaia egingo zuten.