1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 2001  
   
1990-2001: taldearen bilakaeraren kronologia laburtua
"Negu Gorriak, la victoria de la palabra". Historia
Taldekideen ibilbide-orri musikala. Aurreko eta gerokoak
Negu Gorriak, sareko dokumentu eta esteka interesgarriak

 

 

 

 

 

     
   
1993  
 
“Borreroak baditu milaka aurpegi”. Negu Gorriak taldekoek diskoari jarri zioten titulua. Disko luzea eta bizia, berezko merituekin taldearen diskorik onena, eta Euskal Herrian egindako disko onenetarikoa. Beltz bikoitza dugu hau, zorion-agur gehien jaso zuena. Ez da gutxiagorako.
Baina taldearen albiste pantailan pertsonaia iluna agertu zen: Rodriguez Galindo Teniente Jeneralak taldea salatu zuen “Ustelkeria”-n kantatu eta kontatu zutenengatik. Hantxe hasi zen epaitegietako korridoreetan zehar egindako prozesu luzea. Baina, hantxe ere hasi zen adierazpen-askatasunaren aldeko borroka. Horrekin batera elkartasun-adierazpen ugari jaso zuen taldeak.
Gainerakoan, taldea etenik gabe ibili zen eta Europan zehar egindako birarik luzeenean murgildu zen: dataz betetako bi hilabete, milaka pertsona hunkitu ziren taldearekin batera Espainian, Suedian, Italian, Herbeheretan, Alemanian, Frantzian, Danimarkan… Bilbon berebiziko amaiera egin zuten. Han zain izan zituzten bederatzi mila gazte, gau gogoangarria igarotzeko.