1990 1991 1992 1993 1994 1995 1996 2001  
   
1990-2001: taldearen bilakaeraren kronologia laburtua
"Negu Gorriak, la victoria de la palabra". Historia
Taldekideen ibilbide-orri musikala. Aurreko eta gerokoak
Negu Gorriak, sareko dokumentu eta esteka interesgarriak

 

 

 

 

 

     
   
1995  
 
Maiatzean, taldeak “Ideia Zabaldu” plazaratu zuen. Disko nabarra, Latinoamerikako esperientziek minutu bakoitzari eragin zioten. Jende ugari diskoaren zain egon zen, eta taldeak musika mailari eutsi egin zion.
Egun bakanetan jo eta gero, irailean “Ideia Zabaldu Tour 95” izeneko birari ekin zioten, Europan zehar. Eurekin batera, Garbiñe Ubeda joan zen eta urtean bertan argitaratutako izen bereko liburuan bizi izandakoa islatu zuen.
Etxean berriro, taldeak adierazpen-askatasunaren aldeko borrokan jarraitu zuen, helegiteen eta sostengu adierazpenen artean. Taldeak jaso zuen elkartasunak goia jo zuen Oiartzunen urriaren 28an: “Hitz Egin” izeneko jaialdia ospatu zuten, bertan poesiak, elkartasunak eta musika frankok bat egin zuten 15 talderekin. Hamar mila pertsona baino gehiago. Denek hitzorduarekin bat egin eta Negu Gorriak txalotu zuten. Euskal rockaren historiarako gauari amaiera eskaini zion taldeak.