|
|
|
|
|
IRAILAK
10, OSTIRALA |
|
Erroman
ondo ezagutzen gaituzte. Azken bi diskoak
plazaratu ditu Gridalo Fortek, eta hirugarrenez
hemen joko dugu. Gu ikusten 6.000 pertsona
etorri dira, Rifondazione Comunistak antolatutako
kontzertura (PCIren siglak aldarrikatzen duen
alderdia; izan ere, zatiketaren ondorengo
beste alderdiak ukatu egiten du Italiako tradizio
komunista). Kontzertu-jaialdiaren ondoren,
Sardiniatik etorri diren lagunekin parranda
egin dugu. |
|
IRAILAK
11, LARUNBATA |
|
Erromatik
Bolognara. 800 pertsona anfiteatro politean,
Italian eman dugun kontzerturik onena. Banda
Bassottikoek, Martinokoek eta Ezziokoek Soinu
Sorgina ezizena jarri diote gure teknikariari,
soinugarri egin ezin dena soinugarri egiten
duelako. Geuk “Merlini” gehitu
diogu. Matxitxak esan digu Anjelek harriaren
eta malgukiarekin “rever”-a egiten
dizula. |
|
IRAILAK
12, IGANDEA |
|
Bolognatik
Milanera egin dugun bidaian Woody Allenen
“Annie Hall” ikusi dugu. Jo behar
dugun lekua Leon Coballo ospetsua da, zentro
autogestionatua. Orain arriskuan jarri du
Iparraldeko nazionalistaz mozorrotutako neo-faxisten
Liga Lombradako alkatetzak.
Lokalak eszenatokia du, eta 2000 pertsonentzako
tokia du, baita taberna, sukaldea, gimnasioa,
pintura eta artisautza tailerrak eta irrati
librea ere. Aurreko egunean Marxman anglo-irlandarrak
egon dira. SHARPen pankarta batek agurtu gaitu:
“Gora Herria. Viva il Popolo!”.
Afaria Italiako txarrenetarikoa izan da. Jo
izan dugun bitartean arazo asko izan dugu.
Hala ere, jendeak ondo pasatu du. Lokala beterik
dago, gainezka ia.
|
|
IRAILAK
13, ASTELEHENA |
|
Euria
ari du. Franko jan, eta egin beharreko kantuak
kantatu eta gero, gure kide italiarrei agur
esan diegu. Anaiak bezala gara. Suitzarako
bidaia isil egin dugu. Mikel lo, Kakik mapa
aztertu eta noizbehinka Jituri esaten dio
nondik jo; Pintza Wool entzuten kaskoekin;
Iñigo “Diez negritos” irakurtzen;
Katarain ordenagailuen gaineko liburukotea
irakurtzen, eta neu Ioneri idazten. Milan-Geneva.
L´Usinera gauez heldu gara, eta harritu
egin gara: gaur bertan Babes In Toylandekoek
joko dute. Pragako historia berriro ere: eurek
aurreko egunean, eta guk ostekoan. Pizza afari
ezin hobearen ondoren, kontzertu makala eman
dute. Lotara joan gara. Zuzenekoetan sampling-sekuentziak
botatzeko erabiltzen dugun ordenagailua piztu
du Katarainek, egunerokoa. |
|
IRAILAK
14, ASTEARTEA |
|
Arropak
garbitzea. Kontzertu bakoitzean jota uzten
ditugu gutxienez bi galtzetin, galtzontziloak,
galtzak, eta neuk, bi kamiseta. Zazpi kontzerturen
ondoren, arropa poltsako katu txizaren kiratsa
jasanezina da.
Pipo berriro agertu da, Italian zehar egindako
biran alde batera utzi gintuen. L´Usine
ere fabrika okupatua da, baina gaur egun udaleko
dirulaguntzak jasotzen ditu, egiten duen eskaintza
kulturala aintzat hartuta. Jatetxea, zinema,
jantokia, bulegoak, arte tailerrak ditu, eta
lo egingo dugun bi logela ere. Berdnard sustatzailea
da, baita gure zale handia ere. Kontzertuak
arrakasta handia izan du. Silvano Urban Dance
Squadeko baxu jolea kontzertuan dago, maiatzean
eurekin kartela osatu genuen Belgikan. Dituen
proiektuei buruz luzaroan egon da gurekin
hitz egiten. Irungo Legaleon T antzeztaldeko
lagun batzuekin txisteak egin eta gero, lotara
joan gara. Baina aurretik Piporekin birako
lehen eztabaida gogorra izan dugu. Bihar egun
librea izan arren, tematu egin da bederatzietan
altxatu eta Zurichen 12:00etan elkarrizketa
bat egin dezagun. Taldeak bat egin du. Pipok
zoruan ostikoa jo du.
|
|
IRAILAK
15, ASTEAZKENA |
|
Opilak,
zukuak, sandwichak eta kafea, gosari flipantean.
Gero paseoa egin dugu, zirko ibiltari bateko
animaliak ikusi ditugu, dromedarioak, lehoiak,
llamak, etab… Zurichen Pipok “fondue”
ezin txarragoa egin digu, eta eskerrak patata
tortilla dugula, Kakik gozo-gozo egina, entsalada
batekin. |
|
IRAILAK
16, OSTEGUNA |
|
Basilean
jo behar izan dugu, baina, ez dakit zergatik,
emanaldia benetan txarra izan da. Jende gutxi,
ekipo txarra. Lehengo aldiz, poto egin dugu.
Hori bai, afaria ezin hobea. |
|
IRAILAK
17, OSTIRALA |
|
Pipo
gure managerra izateaz gain, Rec Rec zigilu
suitzarra sustatzearen arduraduna da (gure
azken diskoaren editorea eta gainerakoen banatzailea),
eta bulegoetara bisita bat egiteko aprobetxatu
dugu.
Kontzertua Rote Fabriken (Fabrika gorria)
da, aspalditik okupatua, eta gaur egun diruz
lagundua, autogestioa alde batera utzi gabe.
Kartelean gaude Female Trouble (emakumezkoen
talde suitzarra), Tapia eta Leturia (Pipok
gonbidatua, elkarrekin lan egiten eman ditugun
urteak ospatu nahi du eta) eta geu. 1.500
pertsonak aretoa bete dute, eta Euskadiko
edozein kontzertu gogoratzen duen jaia egin
dugu. Birako onenetarikoa.
|
|
|
|