1995ean
Garbiñe Ubeda Negu Gorriakekin elkartu
zen, eurekin batera Europako azken birako
kilometroak eta kilometroak egiteko.
Horren isla fidela da liburua: "Ideia
Zabaldu Tour 95", euskaraz idatzia. Rock
talde baten furgonetako bizimoduaren historia
da: anekdotak, eta bidean egindako hilabete
luzearen gorabeherak. Baina Negu Gorriak izanda,
hori baino gehiago da. Bertan islatu ditu
Europako mugimendu alternatiboak, taldea mugitzen
den sarea...
Susa Liburuak argitaratu zuen Europan zehar
taldeak izandako abenturen bihozkadako kronika
bizia. Orain web orriaren bidez liburuaren
testu osoa eskuragarri dago.
|