Italiatik,
elkartasunaren diskoa. Taldearen biretako
ohiko geltokia zen Italia, eta bertan
euskal kausaren aldeko elkartasuna nabarmena
da. Adierazpen-askatasunaren kontra
jasan zituen erasoak salatu eta taldeari
elkartasuna adierazi zioten Italian.
Horrelakorik gehien egin diren herrialdeen
artean dago Italia: deialdiak, jardunaldiak
irrati libreetan… brigada italiarrak
jo eta ke. Lan haren emaitza dugu diskoa.
18 talderen kantuak: hip-hop, ska, rock
and roll, reggae… doinuez beterik…
Haien artean, Máximo Volume,
Settore Out, Agricantus, Rosso Maltese…
Diskoaren amaieran Negu Gorriak taldekoek
“Ideia zabaldu”-tik “Ume
hilak” kantua atera zuten. Parla!.
¡Habla!. Hitz Egin!.
|
|