Gobernu 
                                          espainiarrak euskaraz idatzitako egunkari 
                                          bakarra itxi baino 8 urte lehenago, 
                                          “Euskaldunon Egunkaria”-k 
                                          hamaika oztopo gainditu eta euskal kulturaren 
                                          egunero egiten zuen lanari eusten zion 
                                          artean, sasoi hartako eta euskal rockaren 
                                          historiako hainbat talde nabarmenenen 
                                          bilduma-diskoak atera zituen: Zarama, 
                                          Su ta Gar, Lin Ton Taun, Negu Gorriak… 
                                          CDaren azalean, 1992an Mexikon ateratako 
                                          argazki batean ageri ziren Negu Gorriak 
                                          taldekoak Egunkariaren ale batekin. 
                                          Diskoan hainbat kanta eta “NG 
                                          Telebista 94” izeneko bideo luzearen 
                                          zati bat atera zuten. 
                                          | 
                                        |