1991ko 
                                          maiatzean, Ouka Lelek margotutako argazki 
                                          zuri-beltz batekin eta “El hortelanoren” 
                                          olioez inguratuta, binilozko disko bikoitza 
                                          editatu zen, Derribos Arias-eko ardatza 
                                          zen Ignacio Gasca “Poch”-i 
                                          omenaldia eginez.  
                                           
                                          Derribos Arias-eko kide Alejo Alberdik 
                                          koordinatua, diskoak 20 mozketa eskaintzen 
                                          ditu, musika-abangoardiarekin eta garai 
                                          hartako orainaldi sendoarekin: Los Enemigos, 
                                          Os Resentidos, Lions In Love, Kike Turmix-en 
                                          The Pleasure Fuckers, Fangoria, Siniestro 
                                          Total, Esclarecidos.... Negu Gorriak 
                                          taldeak bere esparrura eraman zuen “Dios 
                                          salve al Lendakari” (sic). Hitzak 
                                          euskaratu eta hitzekin jokoa eginez, 
                                          “Jainkoak gorde beza lehendakaria” 
                                          sortu zuten. Kaki Arkarazok produzitu 
                                          zuen kantua, eta IZn grabatu zuten. 
                                          Artista bitxi bati egindako omenaldi 
                                          guztiz interesgarria da diskoa. 
                                          | 
                                        |