Txerokee

El chico más pálido de la playa de
Gros

Gure Jarrera (Japan edition)

Gure Jarrera (édition française)

El día de la bestia

Negu Gorriak (Egunkaria)

Parla!

1990ean “Txerokee” argitaratu zuten, Xabier Montoia musikari eta idazlearen koordinazio pean, eta Zumeta artistak diseinatutako portadarekin. Diskoan Mikel Laboa handia omendu zuten. Gaur egun harribitxia da diskoa, sasoi hartako euskal eszenatokiaren hautu interesgarria: Su Ta Gar gazteek “Haika Mutil” azeleratu zuten, Delirum Tremensek euren lurraldean egindako bertsio apartak, estudiotik M-ak taldekoek eta Angel Katarainek beste lurralde batzuetara eraman zuten “Txoria txori” kantua. Bigarren ebakia: Negu Gorriak taldea, eta Bertolt Bretchen eta Laboaren “Gaberako aterbea” kantua, taldearen sorreraren aurkezpena. Diskoaren dirua Seaska Ipar Euskal Herriko ikastolen kooperatibarako izan zen.