Etiketaren artxiboa: dallas-euskadi 1963

Olasagasti Vs Mindegia

Koka gaitezen: 80ko hamarkada bete-betean gaude (1986?) eta Tolosako zezen plazan bi koloso beraien indarrak neurtzeko prest dira; batetik Olasagasti eta bestetik Mindegia. Alabaina, bazen hirugarren bat: Kaki Arkarazo. Unean zeukan lanak hala eskatuta, enborpean mikroa kokatu zuen, handik gutxira Kortaturen “Kolpen-kolpe” kantaren introa izango zena grabatuz. Bertako aizkorakada bat da gerora besteak beste “Dallas-Euskadi 1963” piezan entzungo duguna, baita Fermin Muguruzaren hurrengo egitasmo ia guztietan ere. Ez da ez, sanple kamutsa gero! Kronologikoki bidaia eginez gero, 1988tik hasiko gara.

Handik 5 urtera, Negu Gorriak taldearen ikur izango ziren aizkoren hotsak, diskoen atmosferan jarraitzen zuen zorrotz.

NG aroa pasata ere, Ferminen inguruan jarraitzen zuten soinu lehor eta azkarrek.

 

Erlak bikotea – Kennedy

Kennedy Hilak” hobeto egonagatik, guk beti Erlak bikotearekin batera abestu izan dugu. Agian bikote euskaldunak ez zuen “Hollydays in Cambodia” estiloko kanta jolaskorrik euren doinuen artean, baina bai honelako perlatxoak:

Eta agian salbatzailerik gabe geratu garen arren, JFK kantaren sarrera bikain bat dugula gogorarazi behar dugu, demontre!

 

John Fitzgerald Kennedy – Diskurtso inaugurala (1961)

Oraingo lagin hau berezia da oso. Jatorria ez dugu musika talde batean topatuko, JFK bera baitugu hitz egiten. Bere diskurtso inauguraleko pasarte honetan jarri behar dugu arreta (bideoko 3. minutuko 13. segundutik aurrera):

“(…) only a few generations have been granted the role of defending freedom in its hour of maximum danger. I do not shrink from this responsibility — I welcome it.”

Dotore geratu zitzaien Negu Gorriakekoei txertatze hau: