Etiketaren artxiboa: 1973

Cozy Powell – Dance with the devil

Sample perkutsiboetan perkutsiboena dugu honako hau. Bateria lasai xamar hasten da, eta ondoren erritmoa igotzen doa, abiadura hartuz, ohartzen garenerako guztiz murgiltzen gaituen arte. Ezaguna zaizue?

Ipurgebiarekin ikusten hasiko bagina ere, begiak itxita ziur intro hau burura etorriko litzaigukeela, ezta?

Bide batez, erritmoarekin batera doazen ahotsak nondik datozen jakingo balu inork…txibatu, otoi!

 

Gladys Knight & The Pips – Midnight Train to Georgia

“NG bada”ren hasiera mitikoa da. Hain zuzen ere, ibilbide oso luzea izan zuen Gladys Knight & The Pips taldearen kanta baten berbera: Midnight Train to Georgia. Bertan, gauzak espero bezala atera ez eta bere erroetara bueltatzen den pertsona baten istorioaz abesten zuten:

Negu Gorriak taldeak hasiera hori bikain txertatu zuen bere instrumentalean: