

Bertso Hop kantua, ziur badakizuela, 1986ko Bertso Txapelketa Nagusiko finalean Egañak eta Peñagarikanok abestutako bertso hauen moldaketa da:
Negu Gorriakek gai jartzailea sanpleatu egin zuten beren bertsioan:



Bertso Hop kantua, ziur badakizuela, 1986ko Bertso Txapelketa Nagusiko finalean Egañak eta Peñagarikanok abestutako bertso hauen moldaketa da:
Negu Gorriakek gai jartzailea sanpleatu egin zuten beren bertsioan:



Lehenbiziko bala karabinan sartzerakoan begiak jada zorroztuak zeuden zeharo. Txinatarren moduan. Beraien aritmetikaren doitasun osoa behar izan dugu sample hau topatzeko. Jatorria 1987. urtean dugu, Eric B eta Rakimen eskutik:
Bitxitasunekin jarraituz, artista amerikarren diskak “Paid in Full” izena zeukan. Badirudi usaitzen hasiak zirela Negu Gorriak 4 urte beranduago osatuko zuten zor kitatzalearen kanta:
Sanple aritmetikoa “lehenbiziko bala” abestu ondorengo unetxoetan topa dezakegu.



Sorkunekin batera abesturiko kanta honek badu “Free your mind!” oihu sanpleatu bitxi bat. Jatorria 90. hamarkadan zeresana eman zuen En Vogue taldearengan kokatu behar dugu, zehazki oihukatzen duten esaldi bera izenburutzat duena. Grammyetara nominatua izan zen 1992ko kanta entzutetsu hau sanpleatua izatea ez da ba harritzekoa.
Era itzel honetan txertatu zuen lagina Negu Gorriak taldeak, kanta hasieran:



“Kennedy Hilak” hobeto egonagatik, guk beti Erlak bikotearekin batera abestu izan dugu. Agian bikote euskaldunak ez zuen “Hollydays in Cambodia” estiloko kanta jolaskorrik euren doinuen artean, baina bai honelako perlatxoak:
Eta agian salbatzailerik gabe geratu garen arren, JFK kantaren sarrera bikain bat dugula gogorarazi behar dugu, demontre!



Donostiako belodromoa jendetza handia biltzeko toki aparta zen 80. hamarkadan. Han egiten ziren kontzertu handiak, mitin politiko gogoangarriak edota bertso-final apartak. Garai hartan, Donostiatik milaka kilometrora, Eric B. eta Rakimek bazekiten jendetza mugitzea zertan zetzan:
Bertsio instrumental honetako erritmo moteldua da Peñagarikano eta Egañaren artekoa birgogoratzeko erabilitakoa.



Gregory eta Dennisen diskorik entzun ez duen reggaezale bat ez da benetako reggaezale bat. Izan ere, ia kontaezinak diren diskografiak dauzkate beraien izenen atzean, bakarka nahiz beste artistekin batera. Berlingo Harresia erori bitartean hau ere entzuten zen internetik gabeko Euskal Herrian.
BSO kantak ez zeuzkan soilik LKJren sampleak. Bestelakoez ere elikatu zen; tartean, Dennis eta Gregoryz. Adi introari!



Punk-funk musikak ere harrapatu zituen Kaki eta bere taldekideak 80. hamarkada hasieran…ez zen ba guztia punk-rocka izango, ezta? Erreparatu hasierako ahotsari.
Festa gogoz dantza egin nahi duen Joseph Bowie handiak Negu Gorriaken bigarren albumean parte hartu zuen, gure jarrerarekin bat zetorrelako. Nola bestela?



Azken tangoa…ez dakigu Parisen gaudenentz, baina honako sanple hau frantzesa da hizkuntzari dagokionean behintzat: “écouter et répéter“. Ez dakigu ongi idatzi ote dugun ere lagina…hobe dugu ikastaro trinko bati ekin De La Soulen eskutik…
Neguk, aldiz, horrela erabili zuen audio puska, eliza deskribatu zueneko abestitxoan:



Rap musika ez ezik, Negu Gorriakeko kideak funk musikaren ozo zaleak izan dira beti. Horren adibide galanta da gaur aurkezten dizuegun sanplea. Fatback Band funk eta disko taldearen Wicky Wacky kantuak groove itzela dauka, bai horixe!
NG Brigada Peligros kantuan entzun daiteke honako sanple hau:



Nork ez du ba kanta hau ezagutzen? Negu Gorriaken kanta ezagunena izango da ziurrenik Gora Herria, oraindik ere dozenaka berbenatan entzun daitekeena astebururo. Bertan entzun daitekeen “Para vencer al tirano y su guardia nacional…” oso entzuna badugu ere, oso gutxik jakingo dute bere jatorria Carlos Mejía Godoy nikaraguar abeslariaren Los Explosivos kantuan entzun daitekeela:
Eta hemen duzue Negu Gorriaken kantua, Gora Herria Maxi single-ean agertu zen bertsioan:
