|
|
|
|
|
MARTXOAK
17, ASTEARTEA |
|
Petatea
(esterila, xingola) ez da oso erosoa izan
baina gure hezurrak lurreko harriarekin ondo
moldatu dira.
Gosaltzeko tamal batzuk (nik ezta ikusi ere).
Italiako lagunak bihar joango direnez gero,
goizean hondartzara joatea erabaki dugu. San
Salvadorreko bidean Lempa ibaia igaro eta
gero hamaiketakoa egiteko gelditzen gara.
Furgonetako giroa ikaragarria da. Denok abesten,
mitin elektoralak imitatzen eta konsignak
ohiukatzen: “Primero la gente, Rubén
presidente” “Gu Kakirekin, Kaki
gurekin" etabar... El Zapote herritik
gertu dagoen hondartzara bainu bat hartzera
goaz. Gurekin ondarrean jolasten, oiloak,
zerriak eta behiak. Entsalada bat bazkaldu
eta gero San salvadorreko bidea hartzen dugu.
Furgonetan Escoba, Pikio, Davide eta Donato
lotan gelditu dira.
Ciazoren lokalean gauzak utzi, dutxatu eta
apaintzen gara “El Sur” lokalean
internazionalista euskaldunek prestatu duten
jaierako. 80 lagun biltzen gara. Komite internazionalistakoak,
Askapenakoak (hauek nagusitzen dira) eta frenteko
lagun asko. Platikatu (berba egin) ondoren
dantzari ekiten diogu (reggae, rap, salsa...)
kamisetak eta barrukoak busti arte. Lehenago
Askapenak pantaila erraldoi batean Euskadiri
buruzko bideoak bota dituzte, baita N.G. Herrera
de la Manchan ere. Txeio gure txofer mundialak
Ciazora joateko, bidai asko egin behar izaten
ditu, denok zeharo deskontrolaturik bait gabiltza. |
|
MARTXOAK
16, ASTEAZKENA |
|
Italiar
fratelo guztiak aireporturaino laguntzen ditugu.
Agurtu eta gero hutsune bat nabaritzen da.
Luana eta Federico gurekin gelditzen dira
eta Zigaro eta Donato lehenengo orduan Honduraseruntz
abiatu dira.
Goiza, ertamerikako pinturaren erakusketa
ibiltari bat ikusten eta eskulangintza merkatu
batean paseatzen aprobetxatzen dugu, arratsaldean
atsedenaldia bilatzeko. Gauean afaldu ostean
konpa batzuek F.M.L.N. barruan joera guztiei
buruz oso berandu arte hitzegingo digute,
gerrilan bizitako pasadizo batzuk ahaztu gabe
(saguzarren koskadek adibidez, gerrintxeen
-gerrilariak- artean batzutan kuilosekin -militarrak-
enfrendamentuetan baino “baja”
gehiago eragiten zituz- ten). AntoJatzaileen
etxeetan (Isabel eta Margarita) loak hartzen
gaitu. |
|
MARTXOAK
17, OSTEGUNA |
|
Goizeko
9etan U.C.A.n (Universidad Centro Americana,
jesuitena) gelditu gara. Jon Sobrino kanpoan
dagoenez zuzendariordea den M. Eugeniak bazter
guztiak erakusten dizkigu. Emakume honen bilakaera
Romeroren egunetatik dator, bere idazkaria
izan bait zen. Ellacuria, beste 5 jesuita
eta bi garbitzaile hil zituzten tokiak ezagutuko
ditugu. Hildakoen argazkiak. Militarrek liburuei
disparatutak balak eta “escuadrones
de la muerte” delakoen konsigna: “Haga
patria, mate un cura”. Dena den gehien
harritu gintuena kapera izan zen. Aurrean,
gurutze eta koadroak koloredunak izanik eta
atzekaldean, txuri beltzez Via-crucisen, 14
koadro torturatu eta hildakoekin.
U.C.A.ko irratian elkarrizketatzo bat egiten
dugu eta bagoaz bazkaltze- ra.
Arratsaldean, Juventud farabundistak antolatu
duen lehenengo topaketa, nazioarteko gazteriarekin,
“Juntos lo haremos” lemapean,
parte hartzen dugu. Euskal Herriko lagun batek
hitzegiten du, baita yanki batek, mexikarrak,
nikaraguakoak eta beste gazte batzuek ere.
Papusa batzuk jan, Leonel Gonzalez F.P.L.ko
komandante ohia agurtu eta gauzak prestatzera
goaz gure azken kontzerturako El salvadorren.
Tokiak Malibu du izena eta normalean jotzen
duen taldeak (Fuga izenekoa) bere amplizak
eskaini zizkigun “El Espinon”.
Agurrari ekiten diogu indarrez eta denok gustora
gelditzen gara. Gero Fuga taldeak bertsio
batzuk joko dizkigu, Jimmi Hendrix, Red Hot
Chilli Peppers, etabar... Azkeneko garagardoak
ere hustu egiten ditugu. |
|
MARTXOAK
18, OSTIRALA |
|
Aireportuko
bidean 8 egun hauetan bizi, ikusi, entzun
eta sentitu izan dudanari errepasoa egiterakoan,
asimilazio falta dudala oraindik deritzot.
Primero la gente.
Gora El Salvador Herria!
[BERTSO-HOP INFO] |
|
|
|