|
|
|
|
|
MARTXOAK
12, LARUNBATEA |
|
Atzoko
ahuleria errekuperatu gabe, goizeko zortzietan
jeikitzen gara berriz. Las Tinajas tabernan
banana frijitua eta gaurí arraultz
errebueltoa (haiek “estrellados”
diote) gosaldu eta gero San Miguel herrira
zuzentzen gara.
Bidaian beroari jaramonik ez egiten saiatzen
gara Kojon Prietoren lehenengo kantaren leloa
abestuz: “No me joden los munipes...”
baina eguerdiko ordubietan furgoneta sutan
dago eta gu denok zorabiaturik. 40 eta piko
gradu dugu, itzalean.
Mitinean Rubén Zamora mintzatu eta
gero Banda Bassotti ateratzen da. Gero gu,
20 minutuko errepertorioarekin eta gero "El
grupo latinoamericano" cumbia estiloa
jorratuz. Izerdi patsetan eta batere indarrik
gabe Medrano diputatugaiaren etxerera eramaten
gaituzte. Barazkiekin egindako bokata batzuk
jan ondoren konpa batek gerrilako kantak abesten
dizkigu. Lo egiteko San Migueleko komite lokalean
xingola batzuk zakua eta zoluaren artean izango
ditugu. Behea gogorra izan arren, lotan seko
gelditu ginen. |
|
MARTXOAK
13, IGANDEA |
|
Kaleko
txiringo batetan papusak txitxarronekin (txerrikia)
gosaltzen ditugu. Goizeko 10etan Morazan Departamendura
jotzen dugu.
Torola ibaia pasatu ostean, 12 urtez insurgentziak
kontrolpean zuen zonaldea hasten gara arnasten.
Beroa baino sua dugu gaur ere. "La Guacamaya
subersiva” tabernan gozagarria hartzen
dugu. Toki honetan hasi zen Morazango gerrila
eta izena hortik datorkio.
Segundo Monteseko jantokian oilasko eta txantxo
(txerria) jaten dugu. Gure mahai ondoan Rufina
Amaya (El Mozote herrian ejerzitoak 1.000
nekazariren sarraskitik bizirik gelditu zen
pertsona bakarra) agurtzen dugu.
Arratsaldean Perquin herriko kooperatiba batean
furgoneta lagatzen dugu. Azkeneko lehiatiletan
airean eraman ditugun ikurriña (alde
batean) eta F.M.L.N.ko bandera (bestean) jaso
egiten ditugu ere bai.
Iraultzaren museoari bisita egiten diogu.
Herri jantokian Gerrila hiriburua izandakoari
buruzko pasadizoak, bertako gerrilari ohiek
kontatzen dizkigute.
Perquinen bertan lo egin behar dugu, Venezuelako
produktore batzuek Radio Venceremos irratiaz
pelikula bat filmatzen ari ziren bitartean
konpondu zuten Hostal moduko batean. Oheratu
baino lehen egundoko jaia antolatu dugu non
euskaldunok, txiletar andre bat, beste bat
mexikarra, bi neska norbegiar, bertako jendea,
italiarrak eta ezertaz arduratzen ez diren
hiru gringo abestu eta dantza egiten dugun.
lñigok bi hari dituen kitarrari soinuak
ateratzen dizkio, eta momentu batean Kortatu
taldearen “revival”-a egiten dugu.
Bikaina. |
|
MARTXOAK
14, ASTELEHENA |
|
Goizean
goiz jeikitzen gara eta perquinetik atera
baino lehen gosaldu eta paseo txiki bat egiten
dugu. Argi dago, herri honek zerbait majikoa
daukala.
Gaurko zita Usulutanen dugu. Pintza eta biok
antolatzaileen furgonetan goaz. Bidaian gure
lagunek, bizitako Ameriketako borrokak kontatzen
dizkigute (Txileko kolpea, Tupamaroak Uruguayen,
iraultza sandinista, El Salvadorreko guda
etab.).
Usulutango udaletzea pankartaz josita dago,
F.M.L.N.ren kanpainaren amaiera hor izango
baita. Herri honek nekazal mugimenduak bizi
izan ditu eta hau jendearen aurpegietan nabarmentzen
da. Kontzertua hasi baino lehen Alkategaiak
aurkezten gaitu: "Vivan los Paises Vascos",
gora nazioarteko elkartasuna etabar. 2.000
pertsonen aurrean gure errepertorioa deskargatzen
dugu Plaza Civican lortu genuen komunikazioa
disfrutatzen. Ikusentzulegoak beste bat eta
beste bat eskatzen digu Banda Bassottiri lekukoa
pasa tu arte.
Eszenatokiaren bazter batean jende multzo
batek sinadurak eskatzen dizkigu. Jende heldua,
apala, zipotito asko eta Los Angelesetik bueltatu
diren errefuxiatu pandilero batzuk (750.000
errefuxiatu salvadoreño, Los Angelesen
bizi dira. Ganga edo maras-en istorioa handik
inportatu da, huelepegas barne).
Los Torogoces talde historikoak (Radio Venceremosen
gudako parteak abesten zituen) jaialdiari
amaiera emango dio.
F.M.L.N.ko militante independienteen lokalean
tamal (arto-hirin opila, haragi zati txikiekin
eta platanoaren osto batean bilduta) jaki
tipikoa afaltzen dugu. Nik konturatu gabe
lau irensten ditut eta hurrengo egunetan ezin
izango dut ezta probatu ere. Lo egiteko, bakoitzak
bere txokoa bilatu behar du aipaturiko lokalean. |
|
|
|