Etiketaren artxiboa: NWA

Kurtis Blow – Express Yourself

Sanple hau azaltzeko buelta ederra eman behar dugu. Jatorria Charles Wright & the Watts 103rd Street Rhythm Band taldeak 1970ean grabatutako Express Yourself kanta mundiala da. Gurera askotan ekarri dugun NWA taldeak bere hip hop bertsio bikaina egin zuen 1988an, eta Negu Gorriakek beren 1996ko Salam Agur diskan ere NWAren bertsioa bertsionatu zuten. Onaino, dena ongi. Baina ondo fijatu ezkero, bada 103 kaleko bandaren eta Negu Gorriaken bertsioan, tronpeteo eder bat, NWA taldeko bertsioan ez dena inondik ageri. Tronpeteo hori Negu Gorriakek lehenago ere sanpleatu zuen 1990. urtean Hator Hator kaleratu zutenean:

Argi entzun daiteke, sanpleatutako zatia 1:31 segunduan, eta ez, ez dira 103 Street Rythm Band-ekoak eta ezta ere NWA taldekoak. Hau Kurtis Blow izan zen, 1988an argitaratu zuen Back by Popular Demand diskoan kaleratu zuen Express Yourself abestiaren moldaketan:

 

NWA – Fuck tha police

1988an NWA taldeak plazaraturiko hiten artean “Fuck tha police” dugu. Epaiketa batean kokatzen dute kanta; bertan, gazte beltz akusatu batzuk poliziaren inpunitatezko basakeria salatzen dute.

Negu Gorriak seinalearen zai zegoen bitartean, EEBBetako mendebaldeko kostako gangsterren oihuak leku hartzen zuen beraien abestian (38 eta 50. segunduen bueltan eskratxaren ondoren):

 

Brass Construction- The message (inspiration)

Donostiako belodromoko azken kontzertua hastear; jendea irrikitan zai eta bitartean “NG dator” bafleetatik at. Une gogoangarria! Halabaina, taldearen izena uneoro errepikatzen duen ahotsaz gain, 70. hamarkadan Estatu Batuetan jada ezaguna zen kanta baten sanplea ageri da.

Freska dezagun memoria…Hona talde euskaldunaren artelana:

Eta orijinala, hauxe:

Hala ere, ez dugu ahaztu behar sanpleen mundua askotan sakontasun handikoa dela. Eta baliteke (guk ez dakigu ziur!) Negu Gorriak taldeak berez 1988an beraien BSOan sartu zitzaien kanta hau sanpleatu izana, jatorrizkoa ezagutu ere egin gabe! Xolomorik gabeko Gangsta powerra zuen NWA taldea ezin atzen laga:

 

Brass Construction – The Message (Inspiration)

Donostiako belodromoko azken kontzertua hastear; jendea irrikitan zai eta bitartean “NG dator” bafleetatik at. Une gogoangarria! Halabaina, taldearen izena uneoro errepikatzen duen ahotsaz gain, 70. hamarkadan Estatu Batuetan jada ezaguna zen kanta baten sanplea ageri da. Freska dezagun memoria…Hona talde euskaldunaren artelana:

Eta orijinala, hauxe:

Hala ere, ez dugu ahaztu behar sanpleen mundua askotan sakontasun handikoa dela. Eta baliteke (guk ez dakigu ziur!) Negu Gorriak taldeak berez 1988an beraien BSOan sartu zitzaien kanta hau sanpleatu izana, jatorrizkoa ezagutu ere egin gabe! Xolomorik gabeko Gangsta powerra zuen NWA taldea ezin atzen laga: