Original Concept taldeak “No problem”i egindako beste ekarpen bat eskratxaren ondotik datorren garrasi bat da…beraien kanta honetako 6. segundu inguruan entzun dezakegu:
Neguren arazorik gabeko pieza instrumentalean ordea 11. segunduan entzun liteke lehen aldiz eta 32.ean bigarrenekoz:
Sanple honek, horren ezaguna ez den talde batengana hurbildu gaitu: Original Concept. Beraien “Runnin you mouth” entzutea ere ez da oso ohikoa. Baliteke, ahotsak jatorriz beste nonbaitetik etortzea ere, hots, Original Concept taldeak sanpleatuak izatea aldi berean. Guk “no problem” sanplearen arrastoa hemen topatu dugu oraingoz:
Negu Gorriak honela erabili zuen:
PD: gerora jakin ahal izan dugu jatorrizkoa pelikula bati dagokiola: «Fast times at Ridgemont high». Are gehiago, Sean Penn gazte baten (Spicoli) eta Ray Walston (Mr Hand) aktoreen ahotsak zirela. Eszena nahikoa tentsoa da, bai… xD
Bide batez, Original Concepten albumak eta pelikularen izenburuak duten antzekotasuna aintzat hartzeko modukoa dirudi.
1974. urteko kanta honetako introa entzuteak zure gogamenarengan eragin itzela ukan dezake. Hala ere, bukaeraraino entzuteko moduko pieza da honakoa; izan ere, Al Greenek ez baitzeukan Otis Reddingek ez zeukan deusik.
Entzun orain, arren, 17. segundotik 30.erainoko tartean nahiz 41. segundoaren bueltan entzuten den erritmo goxoa, entzun…
Negu Gorriak taldearen “No problem”ek talde sanpleatu nagusi bat baldin badu, talde hori Original Concept da. “She’s got a moustache” kantak badu oiartzundun koro ero baten antzeko soinu bat, hainbatetan errepikatzen dena; lehen aldiz 4. segunduan entzun liteke eta azkenekoz abestiaren letrak bukatu eta berehala. Ezaguna zaizu?
Negu Gorriakenean aldiz, 31. segunduan entzun liteke “no problem at all” ahotsaren ondotik: