Etiketaren artxiboa: Esan Ozenki

Jose Peña Gozategi, Joanmari Beltran – Tronpa Musukitarra

Maurizia Aldeiturriaga eta Pierre Ager bitartean, bada beste euskaldun bat sanpleaturik Esan Ozenki kantuan, hau ere Euskal Herriko Soinu Tresnak albumetik hartua. Oraingoan Joxe Peña Gozategi, Oriyoko Sarobeko basarrin jayua.

Entzun dezagun ba bere tronpa musukitarra jotzen:

Sanple hauxe bera Negu Gorriakek Laboari egindako Arrano Beltza moldaketan ere txertatu zuten, honela (“ibiltzen zan kontrabando pixkat egin, eskopetak konpondu-ta“):

 

Leon Bilbao eta Maurizia Aldeiturriaga – Alboka

Euskal Herriko Soinu Tresnak albumeko sanple batzuk ekarri nahi ditugu NGsamplesera gaur. Negu Gorriakek hainbat kanta desberdinetan erabili zituen diska honetako hainbat zatixo. Besteak beste Esan Ozenki kantuan, Mauriziak bere burua aurkezten duen zatixoa.

Hemen Negu Gorriak taldearena:

Iker Garaialderi ere gure eskerrona luzatu nahi diogu, deskatalogaturik dagoen Euskal Herriko Soinu Tresnak disko erraldoia gurekin partekatzeagatik. Mila esker!!

 

Ice T – Black ‘N’ Decker

Negu Gorriak taldearen lehen diskako lehen kantan, lehenbiziko sanplea 9. segunduan topatzen dugu jada. Horrek, soinuen copy-pasterako zeukaten joera nabarmenaz ohartarazten gaitu. Belarriak xut jartzen baditugu, James Brownen “Say it loud: i’m black and i’m proud” haren eta 90. hamarkadako Euskal Herrian erreferentzia bilakatuko zen diska zigiluaren arteko zubi lana egin zuen kanta honetan Ice T topa genezake.