Negu Gorriaken sanpleetatik Negu Gorriak sanpleatzera

Sarrera hau Info7 Irratiak idatzi zuen 2016/07/05-an.

Euskal Kantugintza atalean Negu Gorriaken kantuak aztertzen ditugu #NGSamples atalean Urko Rodriguez eta Arkaitz Sagastirekin. Ikasturteko azken atalean bira osoa eman dugu, Negu Gorriakek bere kantuetan erabili zituen sanpleak aztertzetik Negu Gorriaken kantuak sanpleatu dituzten taldeetara igaro gara.

Nondik jaten zuen Negu Gorriak taldeak? #NGsamples

Sarrera hau Info7 Irratiak idatzi zuen 2016/05/31-ean.

Euskal kantugintza atalean gaur Urko Rodriguez eta Arkaitz Sagastiren bisita jaso dugu eta eurekin NG Samples-en laugarren atala egin dugu. Negu Gorriak taldearen kantuak nondik datozen eta atzean dituzten soinu eta sanpleak zein abestitan duten jatorria aztertu dugu. Hauek aztertutako kantuak: Azken tangoa, brigada peligros eta bizitza osoa.

NGsamples #HirugarrenRound

Sarrera hau Info7 Irratiak idatzi zuen 2016/04/05-ean.

Euskal kantugintza atalean Negu Gorriak taldearen kantuak aztertzen ditugu Urko Rodriguez eta Arkaitz Sagastirekin NG Samples atalean. Gaur hirugarren atala izan dugu. “Arrano beltza”, “NG dator” eta “hitzaurrea” aztertu ditugu. Jakin nahi nondik datozen sanpleak?

NGsamples Bigarren Round

Sarrera hau Info7 Irratiak idatzi zuen 2016/02/02-an.

Negu Gorriak taldearen kantuak nondik datozen eta atzean dituzten soinu eta sanpleak zein abestitan duten jatorria aztertzen ari dira Urko Rodriguez eta Arkaitz Sagasti NGsamples ekimenaren eta blogaren bitartez. Bigarren aldiz etorri zaizkigu zenbait adibide eta erronkekin.

Negu Gorriak taldearen “Seinalea” eta “Esan Ozenki” ekarri dizkigute adibide moduan. Baita Vanila Ice eta David Bowie & Queen eta azkenik erronka moduan “Denok gara Malcolm X”.

Negu Gorriak-en kantuen tripak

Sarrera hau Info7 Irratiak idatzi zuen 2015/11/17-an.

Euskal kantagintza atalean bi lagun berri batu zaizkigu, Urko Rodriguez eta Arkaitz Sagasti. “NGsamples” izeneko ekimena sortu zuten biek, horrela, Negu Gorriak taldearen kantuak nondik datozen eta atzean dituzten soinu edo sampleak zein abestitan duten jatorria aztertzen ari dira. Zenbait adibide jarri dizkigute.

Red Hot Chili Peppers – Blackeyed Blonde

30 urte baino gehiagoko ibilbidea duen taldea dugu Red Hot Chilli Peppers, Funk musika Rock eta Raparekin nahasten dituena. Ez da harritzekoa Negu Gorriakek RHCP atsegitea, eta Gure Jarrerako Beste Kolpe Bat piezan Freaky Styley diskoko Blackeyed Blonde honelaxe sampleatzea aizkorakada artean:

Hona hemen Kaliforniakoen jatorrizko kanta:

 

Funkdoobiest – The Funkiest

Ideia Zabaldu diskoak badu hitzaurre oso politta…besteak beste, doinu aborijen antzeko bat, Joxepa Arregirena izan litekeen ahots bat eta hainbatetan errepikatzen den gizon ahots bat topa genezake ere, honako hau diona:

“He had the voice of a courageous explorer, a man dedicated to the pursuit of knowledge and the expansion of his horizons…”

Dokumental batekoa dirudi, ikertzaile (kolonizatzaile?!) bati laudorioka dabilen off ahots bat, ezta? Jatorrizkoa nondik aterata dagoen ikertzen (baina ez kolonizatzen) dugun bitartean, gure belarriek topatu duten bertsio bat partekatzea baino ezin dugu egin. Hemen ere kanta hasieran erabili zuten ahotsa:

Cypress Hilletik oso gertu zegoen talde honek 1993an argitaratu zuen kanta hau eta Ideia Zabaldu 1995ekoa da; beraz, baliteke Los Angeleseko taldeak zuzenki eragin izana.

 

The Meters – Look-Ka Py Py

“NG bada”ren 40 segunduak ikaragarriak dira gu bezalako sanple bilatzaileentzat. Urteetako lana dakarkie gure 4 belarriei, gezurra iruditu arren. Esaterako, nork esan behar zigun guri edozein egunetan lasai asko The Meters funk taldea entzuterakoan ere sorpresatxo sanpleatu bat topa genezakeenik?

Haierako ahots horiek aditzerakoan begiak ireki zitzaizkigun, OSO ezagun egiten baizitzaigun. Ondoren, Negu Gorriak taldeko zein kantetako sanplea zen bilatzeari ekin genion eta, nola ez, “NG bada” zen erantzuna:

 

Prince – New Position

Princek ere ezin izan zion iskin egin Negu Gorriaken sanpleatze ariketari. Izan ere, New Position izeneko pieza labur honen sarrerako erritmoarekiko indiferentzia erakustea ia-ia delitu baita. Metronomo bikaina!

Kantuen artean inolako isiltasunik ez zeukan Gure Jarrera diskotzarreko NG Badoa «refrito» honek ere hasieran dauka erritmotxo killer hori. Txekiraut!