kimo-(r)en bidalketa guztiak

Honi buruz: kimo

✪ Bizkaitarra, reggae zalea, deejaya, bastante frikia, burugogorra eta oso plasta (bereziki politikarekin) eta teknika audiobisualetan interesatua (ahal bada, software askearekin! ) ✪ Irola Irratian aritzen naiz noizbehinka eta beste irrati batzutan ere aguantatu naute... ✪ gure inguruko kolektibo sozial eta politikoekin dantzan... ✪ Kaserna musika taldean nabil... ✪ Urkorekin batera produkziotan hasi ginen, eta intro bat gara ere egin genuen... ✪ Blog pertsonala neukan Holandako sute batek suntsu zuen arte... ✪ EH Soundz izeneko proiektu batetan ere ibili ginen... ✪ NG samples blogak gauza ederrak eman dizkit. ✪ GAUZA ASKO!!

Negu Gorriaken fonoteka #SeigarrenRound

Sarrera hau Info7 Irratiak idatzi zuen 2016/10/10-ean.

Euskal kantugintza atalean aurten ere jarraituko dugu Negu Gorriak taldearen kantuak aztertzen, atzean dituzten soinu eta sanpleak zein abestitan duten jatorria aztertzen. Horretarako gurean izan ditugu Urko Rodriguez eta Arkaitz Sagasti eta bi kantu ekarri dizkigute aztertzeko: “nere bizitza osoa” eta “Arnaldo Otegi aske”.

Negu Gorriaken sanpleetatik Negu Gorriak sanpleatzera

Sarrera hau Info7 Irratiak idatzi zuen 2016/07/05-an.

Euskal Kantugintza atalean Negu Gorriaken kantuak aztertzen ditugu #NGSamples atalean Urko Rodriguez eta Arkaitz Sagastirekin. Ikasturteko azken atalean bira osoa eman dugu, Negu Gorriakek bere kantuetan erabili zituen sanpleak aztertzetik Negu Gorriaken kantuak sanpleatu dituzten taldeetara igaro gara.

Nondik jaten zuen Negu Gorriak taldeak? #NGsamples

Sarrera hau Info7 Irratiak idatzi zuen 2016/05/31-ean.

Euskal kantugintza atalean gaur Urko Rodriguez eta Arkaitz Sagastiren bisita jaso dugu eta eurekin NG Samples-en laugarren atala egin dugu. Negu Gorriak taldearen kantuak nondik datozen eta atzean dituzten soinu eta sanpleak zein abestitan duten jatorria aztertu dugu. Hauek aztertutako kantuak: Azken tangoa, brigada peligros eta bizitza osoa.

NGsamples #HirugarrenRound

Sarrera hau Info7 Irratiak idatzi zuen 2016/04/05-ean.

Euskal kantugintza atalean Negu Gorriak taldearen kantuak aztertzen ditugu Urko Rodriguez eta Arkaitz Sagastirekin NG Samples atalean. Gaur hirugarren atala izan dugu. “Arrano beltza”, “NG dator” eta “hitzaurrea” aztertu ditugu. Jakin nahi nondik datozen sanpleak?

NGsamples Bigarren Round

Sarrera hau Info7 Irratiak idatzi zuen 2016/02/02-an.

Negu Gorriak taldearen kantuak nondik datozen eta atzean dituzten soinu eta sanpleak zein abestitan duten jatorria aztertzen ari dira Urko Rodriguez eta Arkaitz Sagasti NGsamples ekimenaren eta blogaren bitartez. Bigarren aldiz etorri zaizkigu zenbait adibide eta erronkekin.

Negu Gorriak taldearen “Seinalea” eta “Esan Ozenki” ekarri dizkigute adibide moduan. Baita Vanila Ice eta David Bowie & Queen eta azkenik erronka moduan “Denok gara Malcolm X”.

Negu Gorriak-en kantuen tripak

Sarrera hau Info7 Irratiak idatzi zuen 2015/11/17-an.

Euskal kantagintza atalean bi lagun berri batu zaizkigu, Urko Rodriguez eta Arkaitz Sagasti. “NGsamples” izeneko ekimena sortu zuten biek, horrela, Negu Gorriak taldearen kantuak nondik datozen eta atzean dituzten soinu edo sampleak zein abestitan duten jatorria aztertzen ari dira. Zenbait adibide jarri dizkigute.

Red Hot Chili Peppers – Blackeyed Blonde

30 urte baino gehiagoko ibilbidea duen taldea dugu Red Hot Chilli Peppers, Funk musika Rock eta Raparekin nahasten dituena. Ez da harritzekoa Negu Gorriakek RHCP atsegitea, eta Gure Jarrerako Beste Kolpe Bat piezan Freaky Styley diskoko Blackeyed Blonde honelaxe sampleatzea aizkorakada artean:

Hona hemen Kaliforniakoen jatorrizko kanta:

 

Public Enemy – Bring the Noise

1990. urtean NGk lehen diska kaleratu zueneko kanta batekin gatoz oraingoan, Negu Gorriak izeneko diska hain zuzen. Garai honetako kantuak rapetik oso gertu zeuden, izan ere, inoiz ez dute ezkutatu Public Enemy taldearen eragin zuzena izan zuela Negu Gorriak taldeak, eta Seinalea kantua horren adibide da. Ez bakarrik estilo antzekoagaitik, bertan Public Enemyren “Bring The Noise” leloa sanpleatu zutelako baizik.

A capella bertsioak lagin garbiagoak eman ohi dituenez, ziurrenik hemendik hartu zuen berea Negu Gorriak taldeak:

Argi eta garbi entzun dezakezue 1:12 minutuan sanplea:

 

Joxepa Arregi

Negu Gorriak taldearen Hitz Egin kantu ospetsuaren amaieran Joxepa Arregi entzun dezakegu “Nik euskeria defendiduten dot” esaten, eta baita “kastigua kunplidu behar”. Adi egon!

Joxepa Arregi Euskal Preso eta Iheslari Politikoen aldeko borrokalari sutsua izan zen. Etxerat elkarteko lehendakari izan zen eta ziur grabaketa asko eta askotan agertu zela. Ez dakigu, ordea, honako hau nondik hartu zuten zehazki Negu Gorriakekoek, baina sanple batetan ez ezik, bideoa bera euren 91+1 Tour VHS bideoan erabili zuten. Lagunduko al duguzue argitzen jatorrizko bideoa noizkoa eta nongoa den? (Pista: Irudietan BBCren logoa ikusi daiteke…)

Eta ez sanple batetan! Bata bestearen atzetik, Ideia Zabaldu irekitzen duten Hitzaurrea eta Hitz Egin kantuetan txertatu zuten Joxeparen ahotsa. Entzun dugu dagoeneko Hitz Egin, goazen bada orain Hitzaurrearekin.

 

Juan Rulfo – Diles que no me maten

1951. urteko abuztuan agertu zen argitaraturik America aldiztariko 66. alean gaur aurkezten dizuegun narrazioa lehendabizikoz. Juan Rulfo idazle mexikarraren testu potentea da “Diles que no me maten”, eta Negu Gorriakek 1995ean erabili zuten, Ipurbegia kantuan:

Sanplea ondoren entzungo duzuen grabaziotik hartu zuten NGkoek, non Rulfok berak irakurri egiten digun bere lan apart ahu: