Abagune
handietan, eszenaratzea era berezian landu zuten
Negu Gorriak taldekoek hasiera-hasieratik. Bideoaren
eduki nagusia kontzertua da, eta egiten zuten eszenaratzearen
isla da. Iruñeko eszenatokian agertu ziren
hankaluzeak, gurdiak, eskalatzaileak, su-irensleak,
banderak eta makina bat baliabide, taldearen inguruan,
itzelezko zuzenekoarekin. "Begipuntuaren xedea"
eta "Irakatsitako historia" sekulako momentuak
izan ziren. Nazioartean egin zuten lehenengo bi
birak filmatu zituzten. Europan, Kuban, Mexikon
eta New Yorken filmatutakoaren artean aukeratutako
irudiez gozatzeko aukera dugu hau. Eta, gainera,
horrekin batera, Negu Gorriak taldekoek eta Manu
Chaok batera jo zuten “Gora Herria”.
Bihotzekoak emateko modukoa. Hura izan zen elkarrekin
egin zituzten kontzertuetako bat. |