Telebistako
albistegien formatuarekin, taldearen urte hartako
martxa frenetikoaren berri eman zuten: kontzertuak
Europan, eta bira bat Latinoamerikan zehar, Salvadorren
hauteskundeetan Frente Farabundo Martiren alde egin
zutenekoa, urte hartako Nafarroa Oinezerako egin
zuten kantua, Donostiako epaitegien aurrean egin
zuten bat-bateko kontzertu intsumisoa. Irudi bonbardaketa.
Eta horrekin batera, “Borreroak baditu milaka
aurpegi” kantuaren bideoklipa, eta bi bertsio
berezi: denbora erdiz jotako “JFK” eta
Luis Mariano sanpleatua duen “Hipokrisiari
stop” kantuak. Taldeak egindako bideo luzerik
onena. |