1991ko
abenduaren 29a, Negu Gorriak taldeko erritmo-kaxak
Herrera de la Manchako espetxeko hormak jo zituen.
Taldearen lehen kontzertua izan zen. Etxetik ehunka
kilometrora eta milaka lagunen artean, euskal preso
politikoek jasaten duten sakabanaketa salatu eta
haienganako elkartasuna agertu zuten. Anestesia
taldeko Mikel Kazalis baxu jolea, laster taldeko
beste bat izango zena, Fermin, Iñigo eta
Kaki. Lehen diskoaren kantu guztiak jotzeaz gainera,
“Hator, hator” gabon-kanta euren erara
jo zuten. Handitzear zegoen taldea. Lekuko kontzertua.
Egun handia eta bizi-bizia. Hori dena grabatu zuen
Manolo Gilek bideoan. Gainera, taldearen “Radio
Rahim” lehen singlearen bideoklipa ere bertan
dago. |