1995eko
urriaren 28an, Galindo jenerala versus Negu Gorriak
bete-betean zegoenean, taldeak jaialdia antolatu
zuen adierazpen-askatasunaren alde, eta taldeari
eta euren zigilu diskografikoari elkartasuna agertzeko.
Jaialdia Euskal Herrian egin den garrantzitsuenetarikoa
da: deialdi arraskatsua eta Euskal Herrian zegoen
musika-momentuaren ispilu hunkigarria. Emaitza:
bi bideo, gau magiko hartan izan ziren talde guztiekin.
BAP!!, Dut, Xabier Montoia, Ama Say, Su ta Gar,
Kashbad, Etsaiak... eta, jakina, Negu Gorriak. Taldeari
bideoz egin zioten elkartasun-adierazpen ugariak
tartekatu zituzten. Gogoari bidea ematen hasteko,
“Hitz Egin” bideoklipa. |