Sarrera hau Info7 Irratiak idatzi zuen 2017/03/07-an.
NGsamples -eko bisita jaso dugu, gaur, 8. rounda, a ze marka! Bisturia hartu eta tripak ireki dizkiegu Negu Gorriak taldeak egindako abestiei. Eta hara! Urko Rodriguezek eta Arkaitz Sagastik aurkitu dituzte erabilitako sanpleen jatorria. James Brownen inguruan ere hitz egin dugu, “Funky Drummer” kantuan taldeko baterijolearen soloa mundu mailan gehien erabili den sanplea baita. Berriki hil da Clyde Stubblefield baterijolea, bere solo arrakastatsuaren truke sekula zentimorik jaso gabe, James Brownek bete zituen poltsikoak.
Hemen Funky Drummer kantua, soloa 0.28 segunduan.
https://www.youtube.com/watch?v=8vDXrN-90p0