#LagunduNGsamples: Jainkoak Gorde Beza Lehendakaria

1991ean “El chico más pálido de la playa de Gros” bilduma agertu zen, Pochen omenezko diskoa, eta Negu Gorriakek Derribos Arias taldearen Dios Salve al Lehendakari (1982) abestiaren bertsio euskaratua egin zuen diskorako (bueno, akaso Siniestro Totalek 1986an egindako bertsiotik hurbilago dago?). Lagunduko diguzue bertako sanpleak kokatzen?

Elementu desberdinak ditugu hemen. Hasteko, garai honetan oraindik bateria programatuekin aritzen ziren NGkoak. Bestetik, 0:55 eta 1.02 artean efektu tetriko bat azaltzen da (ziurrenik gitarra batekin egindakoa). Ez dakigu bi horiek sanpleak diren edo taldeak ekoiztutako elementuak, baina aldiz kanta amaieran agertzen diren beste hauek ziur badirela.

Felipe Gonzalez agertzen zaigu “para gobernar lo que sirve es partir el bacalao” esaten. 80ko hamarkada amaieran esan omen zuen baina ez dugu oraindik grabazio hori (bideo zein audioa, berdin zaigu) topatu blogean jartzeko. Segidan gitarra elektriko gogor eta azkar bat agertzen da, sanpleatua iruditzen zaiguna. Eta azkenik abesti koral bat azaltzen da.

Identifikatzen al dituzue? Ba al dakizue nondik hartu zituzten elementuok Negu Gorriakekoek? Jatorrizko piezak entzun nahi ditugu, bidali ahal dizkiguzue?


Atal berria NGsamplesen aro berrian. 70 sanpletik gora bildu ditugu hemen, ez da gutxi! Hala ere, badakigu beste sanple asko falta zaizkigula oraindik. Batzuk identifikatuta ditugu eta ekarriko ditugu apurka apurka. Baina batez ere, identifikatu gabe ditugun sanple asko daude NGren diskografian.
Blogeko atal berri honekin zuei luzatzen dizuegu erronka, ea horiek topatu eta txibatu ahal dizkiguzuen. Horretarako, webgune honetako edozein txokotan iruzkina idatzi, NeguGorriakSamples@gmail.com helbidera mezua bota, edo twitterreko @SnOiD_JaUnA eta @KimoKalea erabiltzaileokin harremanetan jarri zaitezkete. Guk zinez eskertuko ditugu ekarpenok!

Honi buruz: kimo

✪ Bizkaitarra, reggae zalea, deejaya, bastante frikia, burugogorra eta oso plasta (bereziki politikarekin) eta teknika audiobisualetan interesatua (ahal bada, software askearekin! ) ✪ Irola Irratian aritzen naiz noizbehinka eta beste irrati batzutan ere aguantatu naute... ✪ gure inguruko kolektibo sozial eta politikoekin dantzan... ✪ Kaserna musika taldean nabil... ✪ Urkorekin batera produkziotan hasi ginen, eta intro bat gara ere egin genuen... ✪ Blog pertsonala neukan Holandako sute batek suntsu zuen arte... ✪ EH Soundz izeneko proiektu batetan ere ibili ginen... ✪ NG samples blogak gauza ederrak eman dizkit. ✪ GAUZA ASKO!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude