SABEL HIZTUNEI BURUZKO TERROREZKO
PELIKULA GUZTIAK IRENTSI DITUT,
NON ESKIZOFRENIAK
PANPIN HILTZAILEA
ETA GIZAKIA NAHASTEN DITUEN.
EGUN HORRETAN GAINERA GONBIDATU
BARNE MINISTRARIA ZEGOEN HANTXE.
ETA NIK EZ NEKIEN AURKEZLEAK
ATERATAKO BESTE
PANPINA BAT ZENENTZ.
SABEL HIZTUNAREN ORDU IKARAGARRIA
HASTEN DA. PANPINA MALTZURRAREN
JOLAS BELDURGARRIA, ITXI BEGIAK!
MINISTRARIAK ALA PANPINAK?
LEGE BERRIA AZALTZEN ZUEN.
ARGI ZEGOEN BERA ZELA HILTZAILEA
NOR ZEN NOR BEREIZTU EZ ARREN.
HITZ ERASOTZAILE HOIEK
AZKARREGI EGIN ZUTEN TOPO
EGUN OSOAN BURUAN ZEBILKIDAN
"GUNS OF BRIXTON" KANTAREKIN
"ZURE ATERA OSTIKADAK JOTZEN
IRISTEAN, NOLA IRTENGO ZARA?
ESKUAK BURU GAINEAN
ALA PISTOLAREN GATILUAN?"
SABEL HIZTUNAREN
ORDU IKARAGARRIA,
ITZALI TELEBISTA!
PANPINA MALTZURRAREN
JOLAS BELDURGARRIA,
IREKI BEGIAK!
TORTURATZAILE
BATZU KONDEKORATUAK
EGUNKARIAN IRAKURTZEAK
"NIK TIRO EGIN NION KOMISARIOARI"
KANTA GOGORARAZI ZIDAN.
ETA DENOK BADAKIGU
NORTAZ ARI NAIZEN
EGUN HARTAN EURIJASA
IZAN BAITZEN.
ETA BESTE BAT ETA BESTE BAT
ETORRI DIRA.
SABEL HIZTUNAREN
PANPINAK BEZALA.
KALEAN ORDEA,
TIRO HOTSAK ENTZUN ZIREN,
HEMERETZI URTEKO GAZTE BATEK
KARNETA ESKATU ZION POLIZIARI
3 BALA SARTU ZIZKIONEAN.
SABEL HIZTUNAREN
ORDU IKARAGARRIA
IREKI LEIHOA!
PANPINA MALTZURRAREN
JOLAS BELDURGARRIA,
IRTEN KALERA!