HITZAK SOBERAN DAUDE
PISTOLA MINTZA BITEZ
HIRIKO HORMA GUZTIAK
ILUNTZERAKOAN
HITZAZ DIRA BETETZEN
IXIL-IXILEAN.
SO OKERDUN GIZONEK,
GOR ETA MUTU,
ZABORTEGI ITZALAK
EHORTZEN DITUZTE.
HITZAK SOBERAN DAUDE
PISTOLA MINTZA BITEZ
HITZEZ KONDENATUA
HITZEZ EPAITUA
HITZEZ-HITZ ZIGORTUA
HITZEZ-HITZ ANTZUA
MUNDUKO HIZTEGI OTO
ARI DA NEGARREZ,
ADITZAK BELDURTUAK
GELDI-GELDI DAUDE.
HITZAK SOBERAN DAUDE
PISTOLA MINTZA BITEZ.