Agurra etorrera bezala iragarri zuten, “Egin”
egunkarien orrialdeetan. Negu Gorriak taldekoek
zikloa itxi zuten, eta sena eta sentikortasuna
zuten hamabost talde eta artistari omenaldia
euskaraz egin zieten. Bap!!, Otis Redding
("Respect" harrigarria), The Who,
Macka B, Minor Threat, Bob Marley, Public
Enemy, The Clash, Redskins, Poison Idea, Errobi,
Dead Kennedys, Linton Kwesi Johnson, Anestesia
eta N.W.A. Bihotzez egindako hautaketa, musikari
ez eze, sentimenduzko loturei ere jarraituta.
Ferminen berbetan: “Gure bizitzako soinu
banda originalaren parte dira”. Diskoan
Sorkunek, Javi Pezek, Jabier Muguruzak, Evaristok
(La Polla Records), Sargento Garcíak,
Silvia Ammiratok (Wemean)... ere parte hartu
zuten. Punka, rocka, rapa, reggaea. Lekukotasuna.
7a.
I[ XAVIER
CERVANTES / ROCKDELUX ] |