Negu
Gorriak taldekoek itxaropenerako arrazoia
aurkitu zuten: “Ideia zabaldu”.
Titulu horren pean disko positiboa eratu zuten,
disko baikor bat baino. Esaterako Spearheaden
“Home” kantuak aurreko iluntasuna,
atzean utzi zuen, ahantzi gabe. Zapatisten
azken iraultza erromantikoak (“lehenago
jendea”), Irlandako bake prozesuaren
hasierak, Ferminen lehen semea jaiotzeak eta
Ertameriketan egin izan zituzten egonaldiek
lana testuinguruan jartzen laguntzen dute.
Ukabila zabaldu eta eskua erakutsi, edozein
pertsonari ez eman arren. Gauza bat da positibo
izatea, eta beste bat, guztiz ezberdina, inozente
izatea. “Ideia zabaldu” diskoa
Mano Negraren “Casa Babylon”en
urruneko senidea da. Lanak doinu zaparrada
jaso zuen, horietako asko latinoak, beti era
errazean bat ez etorri arren. Izan ere, lanak
zehaztasuna galdu zuen, estilo gehiegi gurutzatzen
eta sarritan oso riff topikoaz baliatzen temati
jardun izanaren ondorioz. Era berean, azaleratu
egin zuen Ferminek bere ahotsa kadentzia-erritmora
egokitzeko zuen zailtasuna. Ferminek berak
aitortutako zailtasuna, eta saihestu zuena
“Nire baitan daude biak” kantuan
Sorkuni (Kashbadekoa) mikroa ematean, eta
“Aizu” kantuan Irantzu Silvari
eta Javi Pezi (De La Soul hutsa) ematean ere.
Kantu ederra da azken hori, ihesdun gaixoak
ulertzeko eta haien bazterketaren aurka borrokatzeko.
Elkartasun internazionalistaren sentimendu
positiboak batu egin ziren ("Salam, agur"),
elkar ulertzeko eta errespetuzko mezuekin,
sexismoa eta ume-esplotazioa salatzeko, adierazpen
askatasunaren alde aitorpen ausartarekin:
“Nire baitan daude, biak, tiranoa eta
askatzailea / Borroka nire baitan hasten da.
/ Aska ditzagun geure buruak”. Ia amaiera.
8a nahi eta 7an geratu da.
I[
XAVIER CERVANTES / ROCKDELUX ] |