Raul
Corralesen argazkia: Kuban, Uztailaren 26ko
gerrillarekin, garaipen lortu berria dastatzen.
Birako eguneko bat. Zuzeneko hainbat hartualdi
bideoan: Madrilen, Habanan eta Bilbon. Europan
zehar bi hilabetez egindako biraren isla fidela,
eta Kuban aparte egindako bi geltokiak. Nazioartean
egindako lehen bira: arrakastatsua. Taldeak
zuzenean lehertu egiten zen, sasoi hartako
talde onenen moduan. Beste bi puntu interesgarri:
“Gure jarrera” laneko “B.S.O”
kantuaren dub bertsio oso egokia, eta orduko
Mano Negrako Manu Chao liderrarekin eta Joseba
Tapia trikitilariarekin batera, “Gora
herria” lanaren berrirakurketa, lehergailu
bihurtu zuten. Himnoa. |