“Ikusi
eta ikasi” kantatu zuten Delirum Tremens
taldekoek, eta “Esan ozenki” gehitu
zioten Negu Gorriak taldekoek. “Esan
Ozenki” izan zen historia egin zuen
debutaren ataria. Ez zuten zalantzarako tarterik
utzi: “Euskalduna naiz eta harro nago!”.
Ez zen kontsigna bat, hemengo egoerarako egokitze
erraz bat. Borroka guztiak berberak direla
ikasi zuen Ferminek. Malcom Xen hitzak, Spike
Leeren irudiak eta Public Enemyren musika
erabil zitezkeen, parabolaren bitartez beste
errealitate batzuk interpretatzeko. Historia
bat eta bakarra dago; kontatzeko era asko
dago, ordea. Negu Gorriak taldekoek berea
kontatu zuten “Radio Rahim”, “Irakatsi
ziguten historia”, “Naparheid”…
kantetan. Baina baita “Malkoak”
eta “Amodiozko kantak” kantuetan
ere: maitasunezko kantuak, negar tantaren
eta espetxeko bakardadearen suminaren baitan.
Kantuak kantu, “Negu gorriak”
diskoak jarrera bat aldarrikatu baino, jarrera
hori defendatzeko tresnak aurkeztu zuen: hip
hopa (Public Enemy, Eric B & Rakim, Ice-T,
De La Soul, Neneh Cherry), hardcorea eta metala
(RKL, Suicidal Tendencies), raggamuffina...
uste sendoak, koherentziaz eta umore-senarekin
("Bertso- Hop", "Ragamuffin
jaia"). CDak "Gaberako aterbea"
zuen: Mikel Laboari "Txerokee"-an
egindako omenaldia (Elkar, 90). Iniziaziozkoa,
sentibera eta gogotsua. 8a.
I[
XAVIER CERVANTES / ROCKDELUX ]
|