{"id":613,"date":"2021-12-31T12:31:01","date_gmt":"2021-12-31T11:31:01","guid":{"rendered":"http:\/\/negugorriak.net\/samples\/?p=613"},"modified":"2022-01-08T15:36:50","modified_gmt":"2022-01-08T14:36:50","slug":"negu-gorriak-esperimentazio-espazio-bat-izateko-sortu-genuen","status":"publish","type":"post","link":"http:\/\/negugorriak.net\/samples\/index.php\/2021\/12\/31\/negu-gorriak-esperimentazio-espazio-bat-izateko-sortu-genuen\/","title":{"rendered":"\u00abNegu Gorriak esperimentazio espazio bat izateko sortu genuen\u00bb"},"content":{"rendered":"<blockquote><p>Sarrera hau <a href=\"https:\/\/www.naiz.eus\/es\/gaiak\/noticia\/20210709\/negu-gorriak-samplegintza-arkeologikoa\">NAIZ Irratia<\/a>k idatzi zuen 2021\/07\/09-an.<\/p><\/blockquote>\n<div class=\"w-full-article-header__summary\">\n<p style=\"text-align: justify;\"><strong><em>I\u00f1igo anaia zendu zenetik Fermin Muguruzak ez du elkarrizektarik eman, baina hori aldatzeko nahikoa arrazoi ona iruditu zaio Telmo Trenorren \u222bateliteak saioko gonbidapena. Negu Gorriak-en samplegintza aztertu dute beste bi adituren konpainian: NG Sampleseko Kimo eta Snoid Jauna.<\/em><\/strong><\/p>\n<\/div>\n<audio class=\"wp-audio-shortcode\" id=\"audio-613-1\" preload=\"none\" style=\"width: 100%;\" controls=\"controls\"><source type=\"audio\/mpeg\" src=\"https:\/\/od.lk\/s\/NjJfMjM5NDU5NDFf\/2021-06-25%20-%20Sateliteak%20%2876%20deluxe%20-%20FM%20eta%20NGsamples%29.mp3?_=1\" \/><a href=\"https:\/\/od.lk\/s\/NjJfMjM5NDU5NDFf\/2021-06-25%20-%20Sateliteak%20%2876%20deluxe%20-%20FM%20eta%20NGsamples%29.mp3\">https:\/\/od.lk\/s\/NjJfMjM5NDU5NDFf\/2021-06-25%20-%20Sateliteak%20%2876%20deluxe%20-%20FM%20eta%20NGsamples%29.mp3<\/a><\/audio>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-full wp-image-614 aligncenter\" src=\"http:\/\/negugorriak.net\/samples\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/2021-06-25-Sateliteak-76-deluxe-FM-eta-NGsamples-1.jpg\" alt=\"\" width=\"726\" height=\"545\" srcset=\"http:\/\/negugorriak.net\/samples\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/2021-06-25-Sateliteak-76-deluxe-FM-eta-NGsamples-1.jpg 726w, http:\/\/negugorriak.net\/samples\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/2021-06-25-Sateliteak-76-deluxe-FM-eta-NGsamples-1-300x225.jpg 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 726px) 100vw, 726px\" \/><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Kasualitateak ez dira maiz gertatzen eta, horregatik, polita da horiek nabarmentzea. Ekaineko egutegia esku artean hartu, egun bat hautatu eta gonbitea luzatu zion \u00b4\u222bateliteak Deluxe II\u2019 irratsaioan parte hartzeko Telmo Trenorek Fermin Muguruzari. Negu Gorriak taldeak erabilitako sampleen inguruko \u00abarkeologia musikala\u00bb egitea zen Trenorren intentzioa eta horretarako bildu nahi zituen NG Samples-eko Kimo eta Snoid Jauna eta, noski, Fermin Muguruza. Anaiaren heriotza gertatu zenetik elkarrizketarik ez du eman irundarrak. Dena utzi du bertan behera: kontzertuak, kolaborazioak, hedabideekin harrremanak, denbora bat hartu du berarentzako. Baina nonbait tentatu dio Telmo Trenorrek proposatutako gaiak eta baita konpainiak ere, eta horregatik heldu egin dio gonbiteari: \u00abBa egun ona aukeratu duzu! Justu gaur (ekainaren 25ean grabatu zen saioa) 30 urte betetzen dira Negu Gorriak-en \u2018Gure Jarrera\u2019 diskoa kaleratu genuenetik.\u00bb<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Asteazkenero gidatzen du Telmo Trenor disko ziztatzaileak \u2018\u222bateliteak\u2019 saioa Naiz Irratian. Elektronika saioa da eta badu sekzio bat \u2018Who is it\u2019 izena duena. Bertan, kantuetako sampleak aztertu egiten dira eta jatorrizko abestiak entzuten. Esan daiteke sampleak direla beste kantu edo audioetatik hartzen diren mailegu musikalak eta maiz gertatu moduan teknika honen jatorriaren inguruan bertsio ugari daude. Batzuek diote XX. mende hasieran New Orleanseko jazzlariak izan zirela aitzindariak, maiz hartzen zituztelako beste kantuetako zatitxoak, eta progresioak egin abiadura azkartuz edo motelduz. Beste batzuek Pierre Schaeffer dute teknika honen sortzailetzat. Teoria honek dio Schaeffer musikarekin esperimentatzen hasi zela aurretik egindako grabazioekin: loopeatu, pitcha aldatu, abiadura azktartu eta moteldu\u2026.eta noski hau guztia posible egin zen grabagailuen komertzializazioa eman zenean, orduan, erabat demokratizatu egin zen samplegintza.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Negu Gorriak taldeko arkeologia musikal ariketa honetan ezin ziren faltatu Kimo eta Snoid Jauna, Arkaitz Sagasti eta Urko Rodriguez, hurrenez hurren. Twitterren ezagutu zuten elkar, norbaitek bota zuen erroka: Negu Gorriakeko zenbat sample ezagutzen dituzue? Eta haria luzea izan zen, oso luzea, hain luzea blog bat sortzeko adina eduki bildu zutela eta horrela sortu zuten Kimo eta Snoid Jaunak \u2018NG Samples\u2019. Dudarik gabe, altxor bat Negu Gorriaken grupientzako. Baina orain ezin da bisitatu, OVH interneteko azpiegitura enpresak izandako sutearen ondorioz \u2018kaput\u2019 egin zuen NG Samplesek. Hala ere, gogoz geratu bazarete, aukera bat baduzue: Info7 irratiko Kale Gorrian saioan astero egiten zuten kolaborazio bat Negu Gorriakeko sample baten berri emanez. Hemen \u2018<a href=\"https:\/\/info7.naiz.eus\/eu\/info_i7\/20180424\/ng-samples-hamalaugarren-atalean-marcos-azpikomandantearen-inguruko-galderak\">Gora Herria\u2019 <\/a>kantuaren inguruan egindakoa.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><strong>Kortatu<\/strong><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Kortaturen garaian hasi ziren sampleak erabiltzen lehen aldiz, \u2018Kolpez Kolpe\u2019 kantua horren adibide. Public Enemy rap taldea izan zen erreferentzia. \u00abGaraian The Clashek kolpatu ninduen bezala, kolpatu ninduen Public Enemy taldeak\u00bb, esan du Fermin Muguruzak. Long Islandekoek 1988an kaleratu zuten \u2018It Takes a Nation of Millions to Hold Us Back\u2019 hip-hop diskoa, hor entzun zituen sampleak lehendabiziko aldiz Muguruzak, eta kontatu du nola hasi ziren lehen samplea propioak egiten. \u00abKaki Arkarazo Tolosako zezen plazara joan zen haizkora apostu bat zegoelako, grabagailu batekin hurbildu zen eta haizkolariaren arnasa eta guzti grabatu zituen. Sample hori kantu gehiagotan ere erabili dugu!\u00bb, gaineratu du.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Samplegintzak asko zor dio grabagailuari, horren adibide ere bada \u2018Bertso-Hop\u2019.\u00abNik bi orduko saio bat nuen egunero Egin Irratian, gaueko 22.00etatik 00.00etara. Ah! Eta jakin guk asmatu genuela Maketa Lehiaketa eta ez Gazteak!\u00bb, gogoratu du irundarrak. Garai haietara itzuliz, aipatu du: \u00abAskotan genituen bonba mehatxuak baina gure erabakia zen estudioan geratzea saioarekin jarraitzeko\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Muguruzak gidatutako \u2018Igo Bolumena\u2019 saioaren aurretik, \u2018Bota Puntua\u00b4saioa zegoen, usurbildar batzuek egiten zuten bertso-saioa. \u00abGaueko bederatzietarako egoten nintzen Egin Irratian nire saioa prestatzeko. Usurbilgo taldea kriston taldea zen eta harreman oso ona genuen. Kaki Arkarazok bezala, beraiek ere grabadora hartu eta bertso saioak grabatzen zituzten gero asteleheneko saioan komentatzeko. Eta nik bertsoak aditzen nituen bozgorailuetatik, ez nuen asko ulertzen baina oso interesgarria iruditzen zitzaidan. Behin grabazioak eskatu nizkien, eta horrela sortu genuen Bertso-Hop. Bi plater nituen, batean jartzen nuen ahotsa eta bestean zati instrumentala, esperimentazio hutsa izan zen\u00bb.<\/p>\n<p><iframe loading=\"lazy\" title=\"Bertso Hop.wmv\" width=\"604\" height=\"453\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/0aCcrx56LLo?feature=oembed\" frameborder=\"0\" allow=\"accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture; web-share\" referrerpolicy=\"strict-origin-when-cross-origin\" allowfullscreen><\/iframe><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Hain zen Negu Gorriak esperimentazio eremu, diskoa grabatzeko ingeniaria topatzea ez zela batere lan erreza izan. \u00abHemen Euskal Herrian ingeniari tekniko gutxi zeuden, behintzat bai, guri gustatzen zitzaigun musikarekin lan egiteko. Gogoratzen naiz guk argi esaten genuela: hau nahi dugu. Eta tekinariak, erantzun: hau? Hau gazki grabatuta dago!\u00bb, kontatu du barrez Muguruzak. Baina M-ak taldea aditu zuenean, Kaki Arkarazorengan jarri zuen begia Ferminek. \u00abGaraian telebista programa bat egiten zuen eta ohartu nintzen erreferentzia berdinak genituela: Talking Heads, New Age, Bad Brains&#8230;niretzako erreferente gorenak ziren\u00bb.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Bien arteko sintonia ona izanen zelakoan \u2018Kolpez Kolpe\u2019 diskoa ekoizteko proposatu zioten Arkarazori, eta hark baietz. \u00abLokalera etorri zen, baina ez zen esku hutsik etorri, baita zera ere! Gitarra eta \u2018anpli\u2019 batekin etorri zen. Guk jotzen genuen bitartean bera hasten zen gitarrarekin txorakeriak egiten\u2026..\u00bb eta disko ekoizle izatetik, Negu Gorriak taldeko partaide izatera pasa zen. \u00abHor hasi zen Negu Gorriak-en ideia, oso argi genuelako Negu Gorriak taldea esperimentazio gune bat behar zela izan\u00bb, esan du Muguruzak.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-full wp-image-615\" src=\"http:\/\/negugorriak.net\/samples\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/2021-06-25-Sateliteak-76-deluxe-FM-eta-NGsamples-2.jpg\" alt=\"\" width=\"1600\" height=\"1200\" srcset=\"http:\/\/negugorriak.net\/samples\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/2021-06-25-Sateliteak-76-deluxe-FM-eta-NGsamples-2.jpg 1600w, http:\/\/negugorriak.net\/samples\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/2021-06-25-Sateliteak-76-deluxe-FM-eta-NGsamples-2-300x225.jpg 300w, http:\/\/negugorriak.net\/samples\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/2021-06-25-Sateliteak-76-deluxe-FM-eta-NGsamples-2-1024x768.jpg 1024w, http:\/\/negugorriak.net\/samples\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/2021-06-25-Sateliteak-76-deluxe-FM-eta-NGsamples-2-768x576.jpg 768w, http:\/\/negugorriak.net\/samples\/wp-content\/uploads\/2022\/01\/2021-06-25-Sateliteak-76-deluxe-FM-eta-NGsamples-2-1536x1152.jpg 1536w\" sizes=\"auto, (max-width: 1600px) 100vw, 1600px\" \/><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Sampleetaz hitz egitea esan nahi du erreferentziak zerrendatzea, eta ur askotatik edan izan du Muguruzak. Juan Mari Beltran, BAPeko Okene, Xabier Montoya gogoratu ditu besteak beste. Baina baita zenbait talde ere, The Clash, Public Enemy, Aretha Franklin, Peter Tosh, Benjamin Zephaniah. Eta nola ez, soula eta musika beltza, reggaea, D&amp;B edo jungle errimoak. \u00abRolling Stones musika aldizkarian elkarrizketatu ninduten behin eta ea zein musikari izan nahiko nukeen galdetu zidaten. Nik Ottis Redding izan nahi nuela erantzun nuen. Muguruzaren ustez hark irudikatzen baitu: sentitzea dena, bizipoza, sufrimendua, \u00abdena adierazten du eta berdin Areta Franklinek ere\u00bb, dio. \u00abEuskaldun bezala ere sentitzen dut herri honetan asko sufritu dugula. Hemen egon gara 200urte gerretan. Gure kultura eta gure sustraiak sakonak dira. Hemen badugu kultura borrokalari bat, gu langileak gara eta musika izan da bertsio ofizialetik kanpo erabili den tresna bat. Nik komunidade batentzat egiten dut lan eta haientzat abesten dut\u00bb.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Sarrera hau NAIZ Irratiak idatzi zuen 2021\/07\/09-an. I\u00f1igo anaia zendu zenetik Fermin Muguruzak ez du elkarrizektarik eman, baina hori aldatzeko nahikoa arrazoi ona iruditu zaio Telmo Trenorren \u222bateliteak saioko gonbidapena. Negu Gorriak-en samplegintza aztertu dute beste bi adituren konpainian: NG Sampleseko Kimo eta Snoid Jauna. https:\/\/od.lk\/s\/NjJfMjM5NDU5NDFf\/2021-06-25%20-%20Sateliteak%20%2876%20deluxe%20-%20FM%20eta%20NGsamples%29.mp3 Kasualitateak ez dira maiz gertatzen eta, horregatik, polita da &hellip; <a href=\"http:\/\/negugorriak.net\/samples\/index.php\/2021\/12\/31\/negu-gorriak-esperimentazio-espazio-bat-izateko-sortu-genuen\/\" class=\"more-link\">Jarraitu <span class=\"screen-reader-text\">\u00abNegu Gorriak esperimentazio espazio bat izateko sortu genuen\u00bb<\/span> irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span> <\/a><\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[264],"tags":[283,285,284,257,281,282,279,280],"class_list":["post-613","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-irratian","tag-elkarrizketa","tag-fermin-muguruza","tag-fm","tag-irratia","tag-naiz","tag-naiz-irratia","tag-sateliteak","tag-telmo-trenor"],"_links":{"self":[{"href":"http:\/\/negugorriak.net\/samples\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/613","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"http:\/\/negugorriak.net\/samples\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"http:\/\/negugorriak.net\/samples\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/negugorriak.net\/samples\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/negugorriak.net\/samples\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=613"}],"version-history":[{"count":2,"href":"http:\/\/negugorriak.net\/samples\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/613\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":617,"href":"http:\/\/negugorriak.net\/samples\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/613\/revisions\/617"}],"wp:attachment":[{"href":"http:\/\/negugorriak.net\/samples\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=613"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"http:\/\/negugorriak.net\/samples\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=613"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"http:\/\/negugorriak.net\/samples\/index.php\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=613"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}