(Jon
Maia bertsolariari egindako elkarrizketaren zatia.
Elkarrizketa osoa “Zapikan”n, “Gara”
egunkariaren igandeko aldizkarian, argitaratu zen
aurreko igandean.)
[…]
-
Kantuen hitzetara pasatuko gara. Elgoibarko gaztetxean,
esate baterako, bertso batzuk rapeatu zenituen oso
gaztea zinela.
Bertsotarako
deitu ziguten. Sekulako jende piloa zegoen eta aurrean,
han zegoen giroagatik eta ondoren rock kontzertua
zegoelako, bertso rap moduan kantatu nuen. Jendea
harrituta utzi nuen. Entzuleen artean Fermin Muguruza
zegoen, etorri zitzaidan, elkar ezagutu genuen eta,
handik pixka batera, Negu gorriak taldearen bigarren
diskoari begira nirekin lan egiteko ideia batzuk
zituela esan zidan. Harritu egiten nau oraindik
ere nola 18 urteko bertsolari ezezagun samar bati
eman zion diskorako hainbat hitz egiteko ardura.
Biak elkarlanean egindakoak dira. Ideiak bereak
dira. Niri gaiak jartzen zizikidaneta nik bertsoak
egiten nituen. Bere etxeko sukaldean bizpahiru egun
eman genituen sartuta. Umetatik miresten nuen kantaria
zen eta niretzat esperientzia izugarria zen. Gai
honi lotuta badut kontatzeko moduko beste esperientzia
bat ere. Negu Gorriak bere lehen kontzertua eman
behar zuen Euskal Herrian, La Casillan, eta bukaeran
bisen aurretik, bertsio batzuk kantatzera atera
behar nuela esan zidan Ferminek. Niri beldurra ematen
zidan. Ez nekien jendeak nola erreakzionatuko zuen.
Fermin beti saiatzen zen musika garaikide sustraiekin
lotzen. Lehen bertsoa kantatzen nuen bitartean txaloekin
erritmoa markatzen zidaten, ez zekiten bertso bat
nola entzun behar zuen ere. Bigarren bertsoan metxeroak
piztu zituzten eta giro magikoa sortu zen.
-
“Lehenbiziko bala”, “Gora herria”
eta kantu horien hitzak badakizu oraindik ere?
Bai,
bai, gogoratzen ditut. “Lehenbiziko bala”
kantak baserri batean gertatutako ezbeharra du oinarrian.
Hiru anaia edo hil ziren bata besteari laguntzera
joanda, eta bizirik geratu zenak, bere burua hil
zuen. Disko horretan, bertso bat kantatu nuen nik
bakarrik.
-
Zer inpresio egiten dute hogei urte geroago entzunda?
Horietako
kantu batzuk betiko geratu direnak dira eta oraindik
ere hunkitu egiten naute entzuten ditudanean. “Gora
herria” taldearen eserki moduan geratu da.
Beti eskertuko diot Fermini nirekin egin zuen apustu
hori.
Hertzinak
taldearen agurreko kontzertu guztietan kantatu genuen
eta gaztetxetako rock jaialdietan bertsolari bat
agertzea ohiko bihurtu da. Bertsolaritzaren azken
iraultza handia hortxe eman zen, 90eko hamarkadaren
hasieran
-
Zeintzuk dira zure hitzak erabili dituzten musikariak?
Mikel
Urdagarini kantu baterako hitzak egin nizkion, hainbeste
entzun zen “Igo nazazu” hura, eta disko
berrirako beste bat egin diot. Gozategiri zazpi
edo zortzi egin nizkion. Garirekin elkarlan iraunkorra
dut. Bere disko guztietan egin dut hitzak; guztira
hamabost bat izango dira. Atera berri duen diskoan
lau dira nireak. Anari eta biok elkarrekin bizi
ginen eta hari ere egin diakiot. Zaldibobo, Imuntzo
eta Beloki, Soziedad Alkoholika, Def Con Dos eta
beste zenbait talderi ere egin dizkiot hitzak. Ehun
eta hogei bat kantutarako hitzak egingo nituen.Gehienetan
musika pasatu didate eta haren gainean egin izan
ditut hitzak. Melodiaren zati bakoitzari dagozkion
hitzak asmatzean dago gakoa.
-
Rock munduaren eta bertsolaritzaren arteko harremana,
beraz, garai horretan mamitu zen.
Garai
hartan ez zen gaztetxe batean inoiz bertso saiorik
egiten. Bi giroak erabat aparte zeuden: bertsoa
batetik eta rocka bestetik. Kontua izan behar da
bertsolatitzak ez zuela musika garaikedearekin eta
bereziki rock munduarekin apenas harremanik. Lehen
zubi sinbolikoa Negu Gorriak taldearen “Bertso
Hop” izan zen, Peñaren eta Andoniren
bertsoarekin egindako kantua. Guk entzuten genuen
musika, Kortatu, Hertzainak, La Pola, Barricada
eta abar luize hori, bertsolaritzatik erabt aparte
zegoen kultura zen, ez zegoen biak patekatzen zituen
publikorik ere. Hori asko aldatu da. Publiko berri
bat erekarri da bertsolaritzara . Ni bertsotan hasi
nintzenean ez zeuden ez maialen, ez irazu, ez Igor,
ezta Unai ere. Familiaren jatorriagatik ere ez nuen
bertso giroarekiko lokarririk. Nire kultura erreferentziak
ere beste batzul ziren eta ez nuen gozatezen. Uste
nuen nire ezintasun baten ondorioa izango zela.
Orain atzera begiratu eta nola gozatukonian esaten
diot neure buruari, dena kontrako haizea zen eta!
Konplize izan diren bertsolariak etorri ziren gero
eta publikoaren abanikoa ere asko zabaldu zen. Uztarketa
horren hasiera bizitzea egokitu zitzaidan. Ez daukat
inolako meriturik.
[…]
Loturak:
- Gara
- Jon
Maia [Auñamendi]
|