(Jon
Maia bertsolariari egindako elkarrizketaren
zatia. Elkarrizketa osoa “Zapikan”n,
“Gara” egunkariaren igandeko aldizkarian,
argitaratu zen aurreko igandean.)
[…]
-
Kantuen hitzetara pasatuko gara. Elgoibarko
gaztetxean, esate baterako, bertso batzuk
rapeatu zenituen oso gaztea zinela.
Bertsotarako
deitu ziguten. Sekulako jende piloa zegoen
eta aurrean, han zegoen giroagatik eta ondoren
rock kontzertua zegoelako, bertso rap moduan
kantatu nuen. Jendea harrituta utzi nuen.
Entzuleen artean Fermin Muguruza zegoen, etorri
zitzaidan, elkar ezagutu genuen eta, handik
pixka batera, Negu gorriak taldearen bigarren
diskoari begira nirekin lan egiteko ideia
batzuk zituela esan zidan. Harritu egiten
nau oraindik ere nola 18 urteko bertsolari
ezezagun samar bati eman zion diskorako hainbat
hitz egiteko ardura. Biak elkarlanean egindakoak
dira. Ideiak bereak dira. Niri gaiak jartzen
zizikidaneta nik bertsoak egiten nituen. Bere
etxeko sukaldean bizpahiru egun eman genituen
sartuta. Umetatik miresten nuen kantaria zen
eta niretzat esperientzia izugarria zen. Gai
honi lotuta badut kontatzeko moduko beste
esperientzia bat ere. Negu Gorriak bere lehen
kontzertua eman behar zuen Euskal Herrian,
La Casillan, eta bukaeran bisen aurretik,
bertsio batzuk kantatzera atera behar nuela
esan zidan Ferminek. Niri beldurra ematen
zidan. Ez nekien jendeak nola erreakzionatuko
zuen. Fermin beti saiatzen zen musika garaikide
sustraiekin lotzen. Lehen bertsoa kantatzen
nuen bitartean txaloekin erritmoa markatzen
zidaten, ez zekiten bertso bat nola entzun
behar zuen ere. Bigarren bertsoan metxeroak
piztu zituzten eta giro magikoa sortu zen.
-
“Lehenbiziko bala”, “Gora
herria” eta kantu horien hitzak badakizu
oraindik ere?
Bai,
bai, gogoratzen ditut. “Lehenbiziko
bala” kantak baserri batean gertatutako
ezbeharra du oinarrian. Hiru anaia edo hil
ziren bata besteari laguntzera joanda, eta
bizirik geratu zenak, bere burua hil zuen.
Disko horretan, bertso bat kantatu nuen nik
bakarrik.
-
Zer inpresio egiten dute hogei urte geroago
entzunda?
Horietako
kantu batzuk betiko geratu direnak dira eta
oraindik ere hunkitu egiten naute entzuten
ditudanean. “Gora herria” taldearen
eserki moduan geratu da. Beti eskertuko diot
Fermini nirekin egin zuen apustu hori.
Hertzinak
taldearen agurreko kontzertu guztietan kantatu
genuen eta gaztetxetako rock jaialdietan bertsolari
bat agertzea ohiko bihurtu da. Bertsolaritzaren
azken iraultza handia hortxe eman zen, 90eko
hamarkadaren hasieran
-
Zeintzuk dira zure hitzak erabili dituzten
musikariak?
Mikel
Urdagarini kantu baterako hitzak egin nizkion,
hainbeste entzun zen “Igo nazazu”
hura, eta disko berrirako beste bat egin diot.
Gozategiri zazpi edo zortzi egin nizkion.
Garirekin elkarlan iraunkorra dut. Bere disko
guztietan egin dut hitzak; guztira hamabost
bat izango dira. Atera berri duen diskoan
lau dira nireak. Anari eta biok elkarrekin
bizi ginen eta hari ere egin diakiot. Zaldibobo,
Imuntzo eta Beloki, Soziedad Alkoholika, Def
Con Dos eta beste zenbait talderi ere egin
dizkiot hitzak. Ehun eta hogei bat kantutarako
hitzak egingo nituen.Gehienetan musika pasatu
didate eta haren gainean egin izan ditut hitzak.
Melodiaren zati bakoitzari dagozkion hitzak
asmatzean dago gakoa.
-
Rock munduaren eta bertsolaritzaren arteko
harremana, beraz, garai horretan mamitu zen.
Garai
hartan ez zen gaztetxe batean inoiz bertso
saiorik egiten. Bi giroak erabat aparte zeuden:
bertsoa batetik eta rocka bestetik. Kontua
izan behar da bertsolatitzak ez zuela musika
garaikedearekin eta bereziki rock munduarekin
apenas harremanik. Lehen zubi sinbolikoa Negu
Gorriak taldearen “Bertso Hop”
izan zen, Peñaren eta Andoniren bertsoarekin
egindako kantua. Guk entzuten genuen musika,
Kortatu, Hertzainak, La Pola, Barricada eta
abar luize hori, bertsolaritzatik erabt aparte
zegoen kultura zen, ez zegoen biak patekatzen
zituen publikorik ere. Hori asko aldatu da.
Publiko berri bat erekarri da bertsolaritzara
. Ni bertsotan hasi nintzenean ez zeuden ez
maialen, ez irazu, ez Igor, ezta Unai ere.
Familiaren jatorriagatik ere ez nuen bertso
giroarekiko lokarririk. Nire kultura erreferentziak
ere beste batzul ziren eta ez nuen gozatezen.
Uste nuen nire ezintasun baten ondorioa izango
zela. Orain atzera begiratu eta nola gozatukonian
esaten diot neure buruari, dena kontrako haizea
zen eta! Konplize izan diren bertsolariak
etorri ziren gero eta publikoaren abanikoa
ere asko zabaldu zen. Uztarketa horren hasiera
bizitzea egokitu zitzaidan. Ez daukat inolako
meriturik.
[…]
Loturak:
- Gara
- Jon
Maia [Auñamendi]
|