Okene
Abregok (Andoain, Gipuzkoa, 1965) buelta eman
zion izenari duela urte pare bat (Eneko zen
aurretik). Ezkerretik edo eskuinetik hasita
berdin irakurtzen den Inoren ero ni taldearen
izena hartu zuen eredu. Bap!! eta Gailu taldeetan
jo ondoren, Andoaingo laukotean jotzen du
2002. urtetik. Gaur Bidehuts jaialdian joko
du Inoren ero nik, Durangon (Bizkaia), Anari,
Lisabo eta Hotelekin batera. Bidehuts egitasmoaren
aurkezpen gisa antolatu dute kontzertua.
-Zer
da Bidehuts eta zergatik sortu duzue?
Berriki
sorturiko plataforma bat da. Hainbat taldetako
lagunak bildu gara, gure lanak eta ideiak
argitaratzeko. Betidanik izan dugu halako
gauza bat sortzeko beharra hainbat diskoetxetan
ibilitako musikariok. Ez dugu sortu diskoetxerik
ez genuelako, baizik eta lanean jarraitu nahi
arren ez genuelako halako oinarri bat gure
musika gure kabuz eta geure eran kaleratzeko.
Duela hilabete batzuk bildu ginen, eta hemen
dago Bidehuts diskoetxe edo plataforma martxan
lehengo lau erreferentziekin.
-Diskoetxekin
izaniko esperientzia txarrak bultzatu al zaituzte,
ala musikarien artean gero eta gehiago zabaltzen
ari den autogestiorako gogoak?
Ez
da izan esperientzia txarrarik. Metak diskoetxean
ibili ginen Lisabo eta Inoren ero ni. Diskoetxea
itxi zenean, ez ginen hasi beste baten babesaren
bila. Uneaz baliatu ginen aspaldiko ideia
gauzatzeko. Diskoak norberak ateratzeak abantaila
asko ditu. Poz handia ematen du gauzak zuk
nahi zenuen bezala argitaratzeak. Horrek ematen
duen lana da alde txarra, baina lana jakinda
zertarako den oso gustura egiten da.
-Zergatik
elkartu zarete lau taldeok. Filosofia partekatzen
duzue?
Urteen
poderioz familia txikia bihurtu gara. Gauza
asko partekatu ditugu, eta hortik dator elkartu
izana. Bizitza bera da partekatzen dugun filosofia.
-Inoren
ero ni taldearen hurrengo diskoa (Gronholm)
CDaz gain binilozko diskoan plazaratuko duzue.
Zergatik biniloa, fetitxismoagatik?
Ez
da fetitxismoa, gauzak bereziak egiteko nahia
baizik. CD bat guretzat dagoeneko gauza arrunta
da, edozein lekutan oparitzen dizute. Bere
garaian ere ez genuen gehiegi sinesten formatu
horretan, baina ez zegoen besterik. Unea iritsi
zaigu geuk erabakitzeko eta guretzat askoz
ere kuttunagoa da gure musika biniloan ateratzea.
Beste gorputza du horrela kaleraturiko musikak,
beste kontzeptua da. Ez gaude teknologia berrien
aurka; CDa oparitu egingo dugu biniloarekin,
eta bideoak eta bestelako baliabideak barra-barra
erabiltzen ditugu geure web orrian.
-Baina
diskoa ez da prest egongo gaur gauerako...
Zoritxarrez.
Txekian egin dugu, eta arazoak izan ditugu
diseinuarekin. Pena da, gaurko jai berezian
salgai jarri nahi genuelako.
-Zergatik
izango da berezia gaurko jaialdia (Bidehuts
gaua)?
Zoragarria
da guretzat lau taldeok elkartzea. Hilabeteak
dira prestatzen ari garela.
Loturak:
- "Hazi
izan", "Gronhölm" diska
berriaren aurrerapena - Inoren Ero Ni [MySpace]
- Berria
- Bidehuts |