negugorriak.net
             
 
 
 
[+ berriak]
08/01/10 [Entzun]
Inoren Ero Ni: taldekide berria, diskoa eta kontzertuak





























 

Inoren Ero Ni taldeak aldaketak izan ditu bere baitan Drakek taldea uztea erabaki ostean. Bere tokia Mariano Hurtadok hartu du. Otsailean Drakerekin egindako azken grabaketarekin atonduriko disko bat kaleratuko dute LP+CD euskarrian BideHuts zigiluaren eskutik. Bien bitartean, taldea agertokietara itzuli da.

Inoren ero ni taldekide berriarekin
Andaluziako El Hombre Burbuja talde ezagunean eta Irungo Lazy Lizard taldeetan aritua da egun Inoren Ero Ni taldearen baxu jotzaile berria dena, Mariano Hurtado, alegia.
Otsailean BideHuts-ek Andoaingo taldeak Drakerekin egindako azken grabaketarekin atonduriko disko bat kaleratuko du LP+CD euskarrian. Hamabi hazbeteko mini-LPa izango da.

Victim Chaos & Inoren Ero Ni
Inoren Ero Ni taldeak ohartxo hau helarazi digu:
“Inoren Ero Ni taldekoak gara. Gutun honekin Victim Chaos talde japoniarra aurkeztu nahi dizuegu. Talde hau Nagoya hirian sortua da eta Euskal Herrian izango da bere lan berria grabatzeko Andoaingo Garate Studios-etan.

Hemen daudela probestuz eta guk, taldekide aldaketa bat tartean dagoela (Drakek taldea utzi du eta Mariano Hurtado –El Hombre Burbuja taldean aritutakoa izango da aurrerantzean gure baxu jotzailea), kontzertu batzuk egin nahi genituela aitzakia hartuz kontzertu bira bat antolatu diegu, batzuetan gurekin eta besteetan beste talde batzuekin arituko direlarik”.

Kontzertuak:
01/12 Zarautz. Putzuzulo Amets Fabrika Gaztetxea + Victim Chaos
01/19 Lizarra. Gaztetxea + Victim Chaos
01/26 Durango.,Plateruena BIDE HUTS GAUA: + Hotel +Anari +Lisabö
03/08 Tolosa. Bonberenea + Layo raser
04/10 Bilbao. Kafe Antzokia + Kokein


Loturak:

- Inoren Ero Ni [MySpace]
- Victim Chaos
- Bidehuts

- Entzun