negugorriak.net
             
 





[+ berriak]
08/01/07 [Zarata / MondoSonoro]
Bidehuts Gaua Durangoko Plateruenan





























 

Egun: Larunbata, Urtarrilaren 26a
Lekua : Plateruena (Durango)
Ordua: 22:00
Sarrera: 10 €

Bidehuts zigiluak jai berezia prestatu du Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Zigiluko taldeeek kontzertua eskainiko dute hila amaieran. Anari (orain dela gutxi kontzertu arrakastatsua eskaini du Dayna Kurtzekin batera, eta sasoi ezinhobean dago), Hotel (bakarlari azkoitiarraren kitarra-jotzaile moduan aritzen den Borja talde mitikoa), Inoren Ero Ni (dirudienez bost abestiz osaturiko biniloa aurkeztuko dute hurrengo hilabeteetan ) eta Lisabö arituko dira. Azken honek «Ezlekuak» izeneko disko arrakastatsua aurkeztuko du, tentsioz eta energiaz beteriko lana. Antolatzaileek jai izugarria espero dute egun horretarako. Ezin duzu galdu.


Loturak:
- Bidehuts
- Anari
- Inoren Ero Ni [MySpace]
- Lisabö [MySpace]
- Plateruena