“Itxoiten” Mikel Sáenz de Santa María gasteiztarraren film laburra da.

Zuri-beltzean eta 16 mm-an filmatu zuen pelikula. Mikelek iazko udan New Yorken zinema-zuzendaritzako ikastaro baten parte hartu zuen, eta ikastaroaren proiektu baten atala izan zen filma. Egileak adierazi digunez, film laburraren argumentua New Yorkeko egunkari batean aurkitu zuen: “udalekuetan hil ziren ume batzuei buruzko berria irakurri nuen egunkarian, orduan haien gurasoekin gogoratu nintzen eta maite duzun norbaiten zain zaudenean hartaz ezer ez jakiteak edo erantzunik ez jasotzeak zein tristea eta larrigarria izan behar duen pentsatzera eraman ninduen”. Film laburrean, protagonistak bere bikotekidearentzako urtebetetze-jaia prestatuko du, konbidatu guztiak joango dira, bikotekidea izan ezik. Protagonistari itxaronaldiak eta ezinegonak sortuko dizkioten sentimenduetan murgilduko da filma.

Egun bakar batean filmatu, eta bitan muntatu zuten. Film labur honek ez du elkarrizketarik eta Negu Gorriak taldearen “Itxoiten” kantua minutuz minutu soinu-banda bikaina da.

"Itxoiten" 1993ko otsailean grabatu zuten eta Negu Gorriak taldearen "Borreroak baditu milaka aurpegi" (Esan Ozenki, 1993) diskoan sartu zuten. Kantuaren musika Negu Gorriak taldearena da. Hitzak Valentek eta Borottok sinatutako "En attendant" izenburuko komikitik aterata zituzten (1979ko ekainaren 1ean argitaratu zen, jadanik desagertutako Frantziako "(A Suivre)" komiki aldizkariaren 17. zenbakian).)

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

FITXA TEKNIKOA :

"ITXOITEN" (2005) / New York / Zuri-beltzean/ Drama / 4:55 minutu

Zuzendaritza: Mikel Sáenz de Santa María
Gidoia: Mikel Sáenz de Santa María
Muntaia: Mikel Sáenz de Santa María
Argazkiak: Pau Escribano eta Mikel Sáenz de Santa María
Aktoreak: Melanie Delloye, Laura Geagea, Pau Escribano,
Rayssa Hage-Chahine, Alex Nysten, Anastasia Nysten
Musika: Negu Gorriak - Itxoiten (1993an Esan Ozenki Records argitaratutako "Borreroak baditu milaka aurpegi" diskotik aterata)

 
 

ITXOITEN

AMARI ITXOITEN,
AITAK BESOETAN HAR NAZAN, ITXOITEN
LEHEN ESKOLA EGUNARI, ITXOITEN
DITIAK NOIZ HASIKO, ITXOITEN
EXAMINARI, ITXOITEN
LANA NOIZ LORTUKO, ITXOITEN
NORBAITI, ITXOITEN
ORGASMORA HELTZEKO, ITXOITEN
BERAK NIRE DENBORAR BETE DEZAN, ITXOITEN
HAURRA NOIZ JAIOKO, ITXOITEN
UMEA NOIZ KOZKORTUKO, ITXOITEN
BERA NIRE BILA NOIZ ETORRIKO, ITXOITEN
SEME-ALABEN BISITALDIARI, ITXOITEN
LIBERAZIOARI, ITXOITEN
ITXOITEN.


ESPERANDO

ESPERANDO A MAMA,
ESPERANDO A QUE PAPA ME TOME EN BRAZOS,
ESPERANDO EL PRIMER DIA DE ESCUELA,
ESPERANDO A QUE LOS PECHOS CREZCAN,
ESPERANDO AL EXAMEN,
ESPERANDO AL TRABAJO,
ESPERANDO A ALGUIEN,
ESPERANDO AL ORGASMO,
ESPERANDO A QUE EL LLENE MI TIEMPO,
ESPERANDO AL NIÑO,
ESPERANDO A QUE EL NIÑO CREZCA,
ESPERANDO A QUE EL ME VUELVA A BUSCAR,
ESPERANDO LA VISITA DE LOS HIJOS,
ESPERANDO LA LIBERACION,
ESPERANDO.